Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Oiartzungo Bertso-Eskola" Lekua: "Oiartzun" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Martiarena, Arantzazu" Pertsona: "Murua, Xumai" Bertsolaria: Maia, Jon Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 157
2017-04-21 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cannabisaren legeztatzeari buruz hitz egingo dugu. Jon politikaria da, lagun artean gaztetatik porroak erretzen dituena, baina alderdiaren diziplinagatik edo, behin eta berriz bere legalizazioaren aurka bozkatzen duena. Sustrai, berriz, terapeutikoki hori erretzea behar duen gaixo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Datu batzuk emango dizkizut: Madril, poliziari harriak bota eta makilaz jo, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra. Badajoz, polizia bati ukabilkada bat jo eta hemeretzi hilabete. Caceres, polizi bat kristaleko botila batekin jo buruan, bi urteko kartzela zigorra... Altsasu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita eta semea zarete. Urteak aurrera eta aitak ibiltzeko gero eta traketsago dagoela eta, medikuak makulua behar duela esan zion aspaldi. Semeak behin eta berriz esan dio makuluarekin ateratzeko. Gaur onartu du aitak eta irten dira. Baina makulua eskuan, ez du lurrean kolpatu ere egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez al duzue mamu bat entzuten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sebastian, zortzi urteko mutikoa zara. Zure logelan sartu zarenean, Jon, aita, zure itsulapikoa eskuetan duela harrapatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-17 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte dira Irakeko inbasioa hasi zela. Irakiar bat zara, erresistentziako militantea. Fusila hartuta etxetik kanpora zoazela "Nora zoaz?" galdetu dizu alabak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajina dezaket nolakoa den bisitarako bidea, baita bisita bera ere. Baina ezin dut imajinatu nolakoa den senide baten itzulera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai hau gizakia bezain zaharra da. Antzinako grekoek ere asko idatzi zuten honetaz. Zuk ere baduzu abestiren bat "Amore, amore" kantatzen duzuna. Amore eternoa ipuin bat omen da. Zuk zer diozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi agure zarete, duela hirurogei urte Poloniako kontzentrazio esparruetan egondako bi biktima. Atzo, lehenengoz, hara itzuli zarete. Hango bizipenak nolakoak dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-28 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok itsasikara bat zetorrela-eta herritik alde egin behar izan zenuten. Itzuli zarete, eta dena txikituta dago. Ekaitz lur jota dago. Jonek, ordea, irribarre egiteko ez du arazorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiritik ihesi, Larraulgo etxe adosatu horietako bat erosi zuen Jonek. Etxe aurrean baratzea jartzen ari da. Zuk, Joxe, zure baserritik ikusten duzu zertan ari den, eta gauza onik egingo ez duela eta, laguntzera joan zatzaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zer dantza klase ezarriko zenukete hauteskunde osteko garai hauetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok orain dela urte asko Ameriketara joan zineten. Urte asko daramatzazue etorri gabe baina egunotan egunkarian Euskal Herrian pasatako zenbait gertakari txikiren berri jakin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura handiko trena denon ahotan dabilen gaia da. Bi anaia mutilzahar zarete. Trena zuen baserritik pasatuko da. Anjel Mari urduri dago etxean pasako dituen azken Gabonak ote diren pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal txirrindulari bat zara, Iban Mayo. Astebete daramazu etxetik irten gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon taxista da, eta Jon Maia miresten du. Gaur, nor igoko taxian eta Jon Maia igo da taxira. Igor Elortzak egingo du Jon Maiarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-27 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urnietako jaietan, aurten, odol-emaileak omenduko dituzte. Zuek laurok odola ematera joan zarete, eta odola ematen ari zarete une honetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa