Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Vital Kutxa" Pertsona: Estiballes, ArkaitzBilaketa zehaztu
Emaitzak: 718
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Oihane, txozna bateko barran zure potea eskatzen zaudela, Arkaitz agertu da, hau ere pote bat eskatzera. Berba egiten hasi, gerritik lotu eta dantzan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo dozue duela zenbait aste bikote bat ur azpian ezkondu zala, eta hemen dogu bikotea. Ze moduz doakizue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Arkaitz, Marcos subkomandantea zara. Lehengo egunean agertu zan El Pais-en Marcos subkomandantea El Corte Inglesen egon zala beharrean. Hor beharrean zagozela Bilboko El Corte Inglesen, Fredi gaztetxoa joan jatzu kaputxa bat erosi gura dauela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-22 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aitona-ilobak zarete. Zu, Unai, iloba, eta Peña aitona. Aitona gaixorik dagoela-eta logela berean daramazue astebete lo eginez. Asteburua da eta zu, Unai diskotekaz diskoteka ibiltzen zaren horietakoa zara. Logelako mesanotxera joan zarenean zeure droga pastillatxoaren bila, aitonaren bihotzerako pastilla aurkitu duzu. Aitona sukaldean dabil saltoka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zuk Etxahun, Oihana Bartra pasako dela finalera diozu. Zuk Arkaitz, Jone Uria pasako dela diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-19 Bilbo Eskolartekoa 11:00 [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar sei hilabeterako itsasora zoaz. Agurtu itzazu zure ingurukoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai Parot, 1200 urteko gartzela zigorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: adina / premina / mina / jakina Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita alabak zarete, Harkaiz aita eta Leire alaba. Alabak kotxea gidatzeko karneta atera berria du eta gaur larunbata gaua izanik, aitari kotxeko giltzak eskatu dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Mezu hau jaso duzu mugikorrean: " Ez egon nire zain". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunkaria-ko bi langile ohi zarete. Gaur goizean, bertsolari andana egon da zuekin pankartaren atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, autobus gidaria zara. Lehendabiziko geltokian igo da Arkaitz autobusera; azken geltokira iritsi zarete jada, eta Arkaitz ez da oraindik jaitsi autobusetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
