Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Hard disk" Urtea: 2002Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 984
2002-12-22 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aitona-ilobak zarete. Zu, Unai, iloba, eta Peña aitona. Aitona gaixorik dagoela-eta logela berean daramazue astebete lo eginez. Asteburua da eta zu, Unai diskotekaz diskoteka ibiltzen zaren horietakoa zara. Logelako mesanotxera joan zarenean zeure droga pastillatxoaren bila, aitonaren bihotzerako pastilla aurkitu duzu. Aitona sukaldean dabil saltoka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puntuetara egiteko gai bat edo bide bat emango dizuet. Gaur saioa amaitu eta neska-mutilen konturik ez duzuela ibili inork esan ez dezan, abiatu zaitezte hortik, gero zuek gura duzuen moduan jarraitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alarguna zara. Zure senarra arrantzalea zen eta itsasoan ito zen. Gaur, portuan zaudela, herriko beste emakume batzuk ikusi dituzu euren senarrei ongietorria ematera doazela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urte dituzun gaztea zara. Aita betidanik ama jotzen ezagutu duzu. Atzo hil zuen aitak ama. Zer datorkizu burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, zahartuta zauden aitajaun bat zara. Gauez, lotan zaudela, heriotzako ordua ailegatu zaizula amets egin duzu. Halako batean, zure bilobak iratzarri zaitu irribarretsu ametsetatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den astean bertsolari handi batek utzi gaitu, Iparraldeko Xanpunek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-31 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtero bezala, aurten ere Euskal Herrian hainbat pertsona berezi galduak badira, baina nik bat aipatuko dizut: Kaxiano Ibarguren, Lizartzako itsua. Bertsolari eta abeslari handia, Euskal Herriari hainbeste abesti eder utzi dizkiona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok garai batean elkarrekin askotan egoten zineten; pisu berean ere bizi izandakoak zarete orain dela lau-bost urte Gasteizen, baina bizimodua halakoa delako, hiru-lau aste badaramatzazue elkar ikusi gabe, eta, gaur, Jon Maiak telefonoa hartu eta Igorri deitu dio. Elizan sartu ziradenian I doinua hartu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Safiyari beste astebete eman diote bizitzeko. Gero ez dakigu zer jazoko den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai bateko emakumeen ogibideak edo ofizioak erraz laburbildu genitzake: jostunak, zerbitzariak edo etxekoandreak ziren. Zuk, Alaitz, tornulari bezala lan egitea erabaki duzu. Tornu erraldoi indartsu baten aurrean zaudela, zure gogoetak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Amaia Jauregizar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Antzerkia / Lotsatia / Tokia / Egokia Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hiru bat hilabete edo horrela zen, Pello Zabalak esan zuen sekulako uda izango genuela. Orduan Maialenek, Orioko jatetxe bateko nagusiak, sekulako obrak eta inbertsioak egin ditu, turista asko espero zuelako. Eta uda gero eta txarragoa, jende gutxi hemen, eta gaur, jatetxe horretara hara non datorkion Pello Zabala bera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zerate. Joxe aita, Amets semea. Herriko jaietan bi edo hiru egunetik behin etortzen omen da semea etxera, baina beti diru eske. Zer dio aitak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-31 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, bihar zara ezkontzekoa. Gaur, Sebastian aitari txikitan bezala besoetan hartu eta ipuin bat kontatzeko eskatu diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Usotan ez dek aurten / gehiegi fallatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat tirokoa da / zure eskopeta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Hi ez haiz ba izango / ekologistea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ehun milioi tokatutzen / bazaik loterian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Astero eiten al dezu / futbol kiniela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa