Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Formatua: "Document" Pertsona: Agirre, JoxeBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1119
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ez dago egoterik / beti egonian, Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre izango da etxekoandrea, etxeko nagusi horren emaztea, amonatua jada. Zergatik iruditzen zaizu, Joxe, zuri paper hori eman dizugula? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre, amona, eta Lizaso, aitona. Gaur, Joxe Agirre, ustekabeko ederra hartu duzu. Bere gelan aitona hor bilatu dezu asistenta sozial edo gizarte laguntzaileari eskutikan goxo-goxo helduta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hara hemen lehengo mendeko bi inbento: Joxe Agirre kotxea, Irazu pildora. Zer ekarri duzue zuek onik eta zer txarrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-26 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Kamarak grabatzeko / orraztu al zera? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-26 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Erotutako behirik / ba al da Orandan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jarraitu dezagun aurreko ildotik. Barkatuko didazue horrela esatea baina? Zuek garai honetakoak bai, baina aurreko garaikoak ere bazarete. Konta iezaguzue garai hura ezagutu ez genuenoi, lehen nola ziren gauzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agirre aitona eta Irazu biloba. Aitonak esaten du lehengo garaiak hobeak zirela; bilobak, berriz, oraingoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-03-18 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Leizaola Iehendakari ohia hil berria da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mutil askorekin ibiltzen dan zure auzoko neska bati. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-16 Gabiria Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Konseju bat eman lehenbiziko lanpostua aurkitzen duen gazteari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Munduatek neska bati erregalia egin nahi dio, baina ez daki zer erregalatu. Hau dela eta, Agirrerengana joan da kontseju eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gipuzkoako herri arteko txapelketan elkarren kontra aritzekoak dira hauek, Zarautz Jai Txiki eta Azpeitia Oñatz taldeetan. Baina justu txapelketa honetan, fase honetan behintzat, ez zuten elkarren kontra aritu nahi; elkarri beldur pixka bat badiote, ez dakigu zergatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-05 Zarautz Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hileta agurra Jarritako gaia: Inazio Eizmendi Basarriri omenaldia Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan entzun izan dut, gizona hirurogeita hamar urtera iristen denean, ajea besterik ez duela izaten. Zuek itxura txarrik ez daukazue, baina minen bat, ezinen bat, oinazeren bat izango duzue. Nola bizi da gizona hirurogeita hamar urtera inguratzen denean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
