Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Hedabidea: " [Webgunea]" Lekua: Markina-XemeinBilaketa zehaztu
Emaitzak: 521
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, nolakoa da Amets? Amets, nolakoa da Maialen? Bota sekretuak beldurrik gabe, konpartitu duzuen hori dena, hemen inork ez du-eta entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemengo bertsolariak Kanarietan izan berri dira inprobisatzaileen topaketa batzuetan. Hara hemen gaur, Jon, non agertzen zaizun, Igor, neska gazte dezimista hau, ume bat besoetan dakarrela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko". Zer datorkizu burura, gaur, abesti hori entzutean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela gutxi atxilotu egin dute Unai eta bost egun atxilotuta egon ondoren, aita etorri zaio bisitan kartzelara. Aita pozik joan da semea ikustera, baina semea atera zaionean lur jota geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, Guggenheim musioa zara eta Iratxe Durangoko azoka. Gaueko bakardadean, Bilbotik Durangora bidean, izpirituak ere ibiliko dira eta, hizketan ari zarete elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Denontzat ezaguna den kantu batek honela dio: "Euskal Herria askatu arte / ez dot moztuko bizarra". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Zu, Unai, funeraria bateko nagusia zara. Urte askotan egin duzu hildakoekin lana, eta garaia da Sustrai semea ere lan horretan hasteko. Lehen gorpua darama, eta urduri ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik gaur azkenean erabaki du etxea garbitzea. Joan da sukaldera, kajoi batetik hartu du pote bat, ireki du eta hantxe azaldu da Mister Proper, alegia, Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Xabier? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mezu bat jaso duzu: "Hona hemen sekretuaren sekretua, bizitza deitzen diogun zuhaitzaren sustraiaren sustraia, kimuaren kimua, zeruaren zerua, izarrak banaturik mantentzen dituen indar liluragarria, hona hemen sekretuaren sekretua, zure bihotza daramat nere bihotzean". Neurri haundian kantatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Peña? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Durangon izan zara gaur, eta handik bueltan, irratian, abesti hau entzun duzu: "Izarren hautsa egun batean...". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñea-Veleia. Inor ez da aklaratzen. Zuk zerbait argi ikusten duzu, ala ez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Markina-Xemein Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Biba zuek-en ondo / ikusten zaitugu
Puntua: Bertsokideei buruz / iritzi ematen
Puntua: Bertso batean egin ezazu / txapelketaren kronika
Puntua: Pasatu zen txapelketa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
