Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jarduera: "Researcher" Urtea: 2009Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1391
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Ekhi Erremundegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Bi urte daramatzazue elkarrekin, eta gaur Maddalenek bonboiak oparitu dizkizu, zuri, Ekhi. Ekhi diabetikoa da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Presoen argazkiak kentzeko ordena etorri da herrira. Udaletxeko langilea zara, azken argazkia kentzen ari zara, eta hor zaude berari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorpen bat egingo dizut: garai batean botatzen zenituen bertso luze potente haiek gustura entzuten nituen. Zure bizitzaren berri jakiteko hiru galdera egingo dizkizut.Lehenengoa: zer da 1991ko Peñaz? Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Peña hartaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Politikak asko markatzen ditu jendearen harremanak, eta Euskal Herrian igual berezia izango da egoera hori. Eta harreman horiek, elkar ikusi ezinak, herri txikietan oso nabarmenak izaten dira. Benetan merezi du politika lehen mailan eta harremanak bigarren mailan jartzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Noiz jantzi behar duzu / Julio txapela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-22 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain ikusiko ditugun argazkietan ohartuko gara nola aldatu den bertsolaritza. Garai batean, eta luzaro gainera, gizonen afera zen, gizonek bakarrik parte hartzen baitzuten saltsa horretan. Baina zorionez, egun, gero eta emazte gehiago entzuten eta ikusten ditugu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, Jose Ignacio Munilla zara, Gipuzkoako gotzain izendatu berria. Eta gaur, Iker konfesatzera etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaiak letra arloko ikasketak egin zituen eta Aitorrek zientzietakoak. Ikuspuntu horretatik, nola ikusten duzue politika? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa