Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arratia-Nerbioi"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 343
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Salegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko bost eta erdiak dira. Aitor, ohean zaudela, etxe atariko zure zakurraren zaunkek esnatu zaituzte. Egunero bezala, June ikusi duzu ilunpetan paseoan zure etxe aurretik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ez zenion barkatu. Orain beranduegi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Manex Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bulego berean egiten duzue lan. Geroz eta zailagoa egiten zaizue teknologia berriek zuen eguneroko lanean eragiten dituzten aldaketa berrietara egokitzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Manex Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ordubete daramazue, auto banatan, bata bestearen atzetik, aparkatzeko toki bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aner Peritz Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baino salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi hauek homosexual bikote bat osatzen dute. Iñakiren ametsetariko bat zuriz jantzita aldareratzea da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun zahar dira eta ezkonduta bizi dira biak. Xabierrek dio bikotearekin leiala izan behar dela eta bera hala dela. Jonek, berriz, ezetz, bera askoz ere liberalagoa dela eta ez duela leiala izan beharrik emaztea maite izateko, eta gainera ez dela leiala bere bizitzan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Horiek denak jakiteko, zorionez, hemen ditugu aurreko bien emazteak; Oihane da Amurizaren emaztea, senar leialaren emaztea eta Estitxu Lopategirena. Egia ote da esan duten guztia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Penelopek gaur zazpi bezero ukan ditu. Zazpigarrenaren hazia oraindik azalean duela zortzigarrenak jo du atea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, haur saharar bat zara, Layla. Urtebete pasa duzu Euskal Herrian, ebakuntza bat egitera etorrita. Sebastian, haur saharar horrek Euskal Herrian izan duen amaordekoa izan zara urtebete hortan. Iritsi da Laylak Saharara bueltatu behar duen eguna. Elkar agurtu beharko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi heu lanbidez irakaslea haiz eta gaztetxo hintzela lana izango huela eta aitak estudiatzeko esaten zian. Zer esan behar diok orain heure semeari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Demagun Iturriaga modistoa dela eta kolekzio berria prestatu duela. Kolekzio hori pasarelan aurkezteko modelo baten bila dabil eta atzeko bost horiek aurkeztu zaizkio. Beraz, Unaik gustuko modeloa nor duen esan beharko du eta gainerakoek erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur solasean sumatu bata bestearekin: "Gu ezkondu eta, haurrak izan eta haiek hazitzerako... gure semeek ez ditek soldadutzara joan beharko". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
