Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arroa Behea" Urtea: 2004Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1050
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esan didatenez, Peña, azkenaldian behin baino gehiagotan esan duzun esaldia da honako hau: "Bizitza ez da matematika". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen aurkitu dituzuen berrogeita hamar euro horiekin haxisa erosi duzue. Parke batean zaudete hori erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete atxilotu zizuten alaba. Ordutik, bizimodua erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Eliteko atleta zinen eta istripu baten ondorioz elbarri gelditu zara. Gaur, zure omenez maratoi bat antolatu dute eta saria ematera zoaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zumaiako faroa. Keinuak egiten ditu leku guztietara. Zer esana izango du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-04 Lezama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amuriza kukua eta Azpillaga txantxangorria. Badakizue zer gertatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudika dezagun garai bateko eskola: horma erdian gurutzea, ezkerrean Francoren eta Primo de Riveraren irudia, eta mahai gainean makila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udazkena aurrera doa eta negua ez da urruti. Lizaso legarra eta Iñigo inurria. Iñigo bururik altxa gabe ari da lanean, negurako prestatzen. Lizaso, aldiz, lasai ari da kantuan lurrean luze etzanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Asteasuko bi ume zarete. Zu, Juan Joxe, baserrikoa. Zu, Amets, kalekoa. Udara iritsi da. Amets oso gustura dago, baina Juan Joxe ez, baserrian lan asko izaten baita udan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Parranda batean ezagutu duzue elkar. "Jiji" eta "jaja" pasatu dituzue hainbat ordu eta elkar agurtzeko mementoan, bi intentzio desberdin dauzkazue: bataren intentzioa da musu eta puntu; bestearena, berriz, musu punto com. Zuek aukeratu zein den bakoitzarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek pixka bat zaharxeagoak zarete, hamasei-hamazazpi urtekoak; eta Andoni Aitorrekin gustatzen da, baina orain arte ez du une aproposik aurkitu, eta gaur, ustekabean, taberna bateko mahaian topo egin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Beñat, bertsolaria zara. Zure semea bertso-eskolan hasi zen baina ez zaude gustura bere bertsokerarekin. Oihana irakaslearengana zatoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Miren Ibarluzea, Iñaki Iturriotz "Iturri"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok etxeginak zarete. Mirenek 50 urte dauzka eta Iñakik 22. Motibazio desberdinak dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
