Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Astigarraga" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5560
2011-07-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Fredi, orain arte, Berriako zutabeetan nahi izan duzuna idatzi duzu, baina oraindik aurrera, zentsuratzailea edukiko duzu: Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arrano bat zara. Gizon batek bide ertzean zaurituta aurkitu eta etxean eduki zaitu zenbait egunez sendatu arte. Gaur libre utzi zaitu. Zeru gainetik hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zirujanoak zarete: esperientzia handikoa Andoni; Mendiluze, berriz, lehen ebakuntza duena. Moto istripu bat izan ondoren, oso larri ekarri dute gazte bat, eta ebakuntza mahaian hil da. Gelatik irten eta eskuak garbitzen ari zaretela oso zurbil ikusi duzu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan esaten duk "bapo, oso ondo bizi naiz". Zergatik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-01 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan hiru mendigoizale hil dira. Zer dezue esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera tonto samarra dirudi, baina zuen adierazpen batzuk irakurri eta entzunda, galdetzeko gogoa etorri zait: bertsolaria noiz sentitzen da bertsolari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-21 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete zuek, eta etxean zaudete telebista ikusten. Teleberrian diotenez normalena da, batez beste, astean lau aldiz sexu harremanak edukitzea, baina zuena ez da normala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Gara eta Egunkaria-ko zuzendariak zarete: zu, Andoni, Gara-koa, eta zu, Aitor, Egunkaria-koa. Gaur hartu duzue Garzonen denuntziaren berria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso palestinarrak zarete. Zuk, Andoni, aitak, uste duzu zuen hamabi urteko semea borroka armaturako prest dagoela. Sebastian ama ez dago hain ziur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Maialen zure alaba poz-pozik ibili da aste osoan gaur, Bilbon, Takolo, Pirritx eta Porrotx egongo zirelako, baina ez dakit nik zer pasatu den, eta ez dira etorriko. Hori jakin duenean, negar batean hasi zaizu Maialen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa