Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Alberdi, Uxue Lekua: "Baigorri-Ortzaize"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 941
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sortzaileak zarete zuek eta gure planeta hankaz gora dago. Planeta txuri bat oinarri hartuta planeta berri bat sortu dezazuen eskatuko dizuet. [Gai-emaileak eskura eman die lanpara baten antzeko bola bat] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua antolatu dute muxikarrek, etzirako
[Prentsa]2014-12-12. Busturialdeko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Korrika kulturala bertsoen eta antzerkiaren inguruan
[Prentsa]2015-03-16. Txintxarri [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Transmisioa, tradizioa eta traizioa
[Prentsa]2014-12-09. Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Fitxa ikusi
