Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bidasoaldea" Urtea: 1999Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1338
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da Lizarra-Garazi, ametsa ala sustraia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mitxel Labegerie euskal kantu berriaren aita izan zen. Gero Ez dok hamahiru, Laboa, Lertxundi, Lete, Errobi; geroxago Itoiz, Ertzainak, euskal rocka eta orain Su ta Gar, Koma eta abar. Zu, Igor, euskal kantu hori zara, Labegeirerekin hasi eta rock gogorrean bukatu duzuna. Kontatu zure bizia Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik ehizan ikasi nahi du, ehiztari izan nahi du, eta horretarako, inguruan ezagutzen duen ehiztaririk onenarengana etorri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-27 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Asteburua parrandan igaro ondoren, etxera heldu zarenean, ate ondoan, maletarekin batera, honako hau dioen oharra aurkitu duzu: "Agur. Hau ez da zure etxea". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arantzako herriko etxean dagoen Espainiako bandera zara. Orain dela urte batzuk, txukun-txukun plantxatu eta lehenbiziko ateratzen zintuzten balkoira jaietan. Azken urte hauetan ez zaituzte atera. Aurten ere, bertzeak balkoira zihoazela, zokoan, hautsez beteta, hantxe geratu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hamabost-hogei urte hire aitaren gerizpean, hire aitaren eskutik etorri hintzen Arantzara bertsotara. Gaur lehen aldiz hire semea ekarri duk. Ze burutapen etorri zaizkik bidean heldu hintzela? Zer gomendio eman dizkiok semeari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Mundu honetan dena jakiten da azkenean, eta zuk ere jakin duzu jakin beharrekoa, gaur goizean gainera: ijitokumea zara, gaur arte ustez zeure guraso zenituenek jaioberritan jasotakoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen drogazalea zinen, baina gaur guztiz sendatuta zaude. Gainera, baduzu lanpostu bat eta familia bat. Epaileak dioenez, ordea, justiziarekin baduzu zor bat, eta zu kartzelan sartzeko agindua eman du. Kartzela atarian zure familia agurtu eta bazoaz barrura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-21 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bakardadea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Legea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Turistak. Andonik alde kantatuko du, Leirek kontra eta erdibidean Sebastian geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, burua galtzeraino maitemindua zaude. Txominek maitasun kontuak ez ditu kontuan hartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Leire Ostolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin berri dugu nafar bat Ebro ibaira erori eta hogeita bi orduz egon dela zuhaitz bati helduta. Zu Leire, zuhaitza izango zara, zu, Mantxi, zuhaitzari helduta dagoen nafarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Andoni, Manuel Uztapide zara, eta aspaldian ikusi gabeko lagun bat datorkizu ondora, Basarri, Julen alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Txuria, medikua zaitugu eta zu, Txomin, bere gaixoa. Txomin, mila aldiz aztertu zaitu eta mila galdera egin dizkizu medikuak. Azkenean, esan dizu zure lanerako adikzioa dela zure gaixotasuna, lana gehiegi gustatzen zaizula alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Ametsa. Jonek alde kantatuko du, Jokinek kontra eta erdibidean Aitor geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famili bateko gurasoak zarete, Lizaso emaztea eta Mantxi senarra. Lujorik gabe baina zoriontsu bizi zerate. Gaur, kinielan milioi mordo bat egokitu zaizkizue. Lizaso emazteak pobreei laguntzeko eman nahi lituzke denak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa