Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Donostialdea" Pertsona: Usarralde, InaxioBilaketa zehaztu
Emaitzak: 542
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mezu bat jaso duzu mugikorrean, Aitor. Zer mezu den jakiteko bi aukera dauzkazu: Iñaxiok mezu bat dauka eta nik beste bat; zuk esan zeinena nahi duzun, aukeratu bietako bat (Saroirena aukeratu du). Honela dio: " Zorionak zure finaleko saioagatik. Belodromotik bueltan lau puntu kendu zizkizuna". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki zuhurra da, eta sentimentuei eutsiz hotz jokatu behar dela deritzo. Jokinek, berriz, zirt edo zart egin behar dela deritzo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esku-horri batean honako hau irakuri huen: Drogaren menpe zegoen Usurbilgo batek, "Gizakia Helburu" Unibertsitatetik lizentziatu titulua atera du, droga utzi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-26 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Petsona baten bi begi zarete. Mikel begi ona eta Jokin betokerra izango da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizuetako errekako bi amuarrain zarete. Txundituta zaudete jaiak hasi zirenetik ikusitakoak ikusirik, erreka ertzean zer pasatzen ari den hain zuzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen itsasoan igeri zabiltzala ia ito zara, baina ez zaizu inor ere etorri laguntzera eta azkenean justu-justu atera zara zure kabuz. Zure kexa adierazteko sokorrista lanetan zebilen Ibairengana jo duzu, eta prismatiko eta guzti topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-24 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Imanol gurasoa eta Jon hamasei urteko semea. Sanprudentzioak badatozela eta, horra hor eztabaida: gurasoak dio eguneko mila pezetako paga nahikoa dela; semeak ezetz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Koadroa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Gozatu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Velarde
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Egoitz Eizagirre Aduriz, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue biok. Zuk, Egoitz, ahal duzun guztitan jartzen diezu harrera. Zuk, Jokin, ez duzu ezer jakin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
