Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Durango" Pertsona: Alberdi, UxueBilaketa zehaztu
Emaitzak: 931
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Bi poeta zarete. Uxuek uste du egoera zoriontsuek asko laguntzen dutela poesia ekartzen; Igorrek, aldiz, pentsatzen du zoritxarrek askoz aukera gehiago ematen dutela poesia sortzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hitz emango dizkizut, eta zuk erabaki abiapuntu bezala hartu, elkarrengandik bereizi, lotu, zuretik kantatu, beste norbaiten paperean aritu...Hauek dira hiru hitzak: maitasuna, gorrotoa eta askatasuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, zu, gaztea zara, umea zara oraindik. Ez zenuen ezagutu bizitzan, baina Xalbadorri zure bertsoak, Xalbador goratuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, taberna edo jatetxe bateko zerbitzaria izango zara, eta hor dago Mañu, afaltzen, bakarrik. Kontua eskatu dizu. Kontuarekin batera mahaia jaso, eta ezpainzapian bere telefonoa utzi dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunekin kanpin batera joan zarete. Gaua da, eta Xabi konturatu zara Uxuek ez duela lo zakua ekarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko Alardearen inguruan Jaizkibel konpainiak azken urteotan berdintasun saria eman izan du. Eta oraingoan bertsolari emakumeen kolektiboari eman dio. Hainbat emakume bertsolari hurbildu zen Hondarribira, eta tartean zuek biok. Joan zarete saria jasotzera, eta han zapi bana jarri dizuete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Sebastianek plaza honetan hogeita lau orduz irekita dagoen denda bat dauka. Gaur hemen bazkari herrikoia izan da eta eguzkiak gogor jotzen zuenez, zuek eguzkitatik babesteko zerbait erostera joan zarete Sebastianen dendara.
2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Ama-semeak zarete. Uxue, zure semetxoari hogei euro eman dizkiozu jaietan gastatzeko. Umeak ez direla aski dio. Zuk, amak, demostratu nahi diozu eguna ederki pasa daitekeela hogei eurorekin. Gaur elkarrekin atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Josu biloba eta Uxue aitona zarete. Argazkiei begira zaudetela, Uxue aitona fusila eskuetan duela agertu da batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, berandu esnatu zara, eta presaka abiatu zara autoz lanera. Semaforo batean geldi zeundela, Uxue kristalak garbitzen hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gorka Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote ezkondu berria zarete. Bion etxean bakoitzak bere logela izatea proposatu du Uxuek; alegia, logela banatan lo egitea. Gorkari ez zaio gustatu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
