Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Gipuzkoa" Pertsona: "Lizaso, Joxe" Urtea: 1970 Urtea: 2011Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 44
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagun minak zarete, eta gaur elkarrekin bukatu duzue. Beñat, duda-mudatan dago ohean sartu edo ez sartu, konturatu baita Peio lokartzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizu zure buruari gezurretan ari zarela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldian aurpegi hori burutik kendu ezinik zabiltza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Estu besarkatu zaitu. Aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Osinalde elkartea zara. Dagoeneko urte batzuk badituzu, eta makina bat gauza ikusiko zenuen hemen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-21 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan pentsatzen duzu aukera gehiegi eman dizkiozula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 8719600510 Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa