Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Nafarroa" Lekua: OiartzunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 928
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri honek bere etorkizuna jorratzeko bidean hamaikatxo oztopo baditu, asko ezagunak; eta horien artean bat: euskaldunok ez omen ditugu behar beste ume egiten, batzuek bi, baina askok bat eta batere ez. Ostera, zu, hemen zagoz, Juan Joxe, zeure besoetan duzula, jaioberrie, zeure hirugarren semea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neska-mutilak. Mutilak serio samar hasteko gogoa dauka eta neskari proposamen hori egin dio. Neskak, ordea, lagun bezala jarraitzea nahiago du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-10 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Segundo Eskudero, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Segundo, emakumea zara eta haurdun gelditu ondoren seikiak izango dituzula jakin duzu. Hori jakinda pozik zaude, baina Arkaitz zure bikotea ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Giltza magiko bana duzue. Zer itxi eta irekiko zenukete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Goizero bezala, galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker goiz erretiratu zinen atzo ehizera joateko. Soziedadean gosaltzen ari zarela, Amaia laguna agertu da gaupasa eginda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Ezkontza batean zaudete. Ezkonberriak etorri zaizkizue tartaren panpinak ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaiak itsasoan eman du bizitza osoa, arrantzan. Jon semea kamioilaria da, eta Gasteizko aireportutik arraina Euskal Herriko arrandegietara banatzen egiten du lan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Lopez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ezagutzen al dituk / Roldan ta Rubio? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Lopez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Perez, Lopez, Garzia / euskaldun al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Lopez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Presaka goaz baina / ez dakigu nora Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Joxe, bederatzi seme-alaba dituen aita alarguna zara. Gabonak Zestoako bainuetxean pasatzeko asmoa duzu baina zure seme Sebastianek bere etxera gonbidatu zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-23 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hilabete t'erdian lau petroliontzien istripua eta bi olio isurpen gertatu dira. Zer gertatzen da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa ere bere erdira iritsi da edo lehen zatia egin du behintzat, beraz, publizitateari tarte txiki bat egingo diogu. Baina guk oraingoz ez dugu esponsorrik eta sei bertsolariei anuntzio bana egitea eskatuko diet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa ere bere erdira iritsi da edo lehen zatia egin du behintzat, beraz, publizitateari tarte txiki bat egingo diogu. Baina guk oraingoz ez dugu esponsorrik eta sei bertsolariei anuntzio bana egitea eskatuko diet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa