Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Nafarroa" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1409
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur goiz itzartu zara, eta etxeko beharrak egiten hasi zara: etxea garbitu duzu birritan, eta etxeko denen arropak lisatzen ipini zara. Halako batean, irratia piztu duzu, eta hala dio: "Gaur martxoaren 8a da, Emakumearen Eguna". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Urte asko pasatu dira azken orgasmo hura izan zenuenetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hitz emango dizkizut, eta zuk erabaki abiapuntu bezala hartu, elkarrengandik bereizi, lotu, zuretik kantatu, beste norbaiten paperean aritu...Hauek dira hiru hitzak: maitasuna, gorrotoa eta askatasuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok asko kostata baina guraso izan zarete. Seme txikia haurtzaindegira eraman edo ez erabakia hartu behar duzue. Zuk, Amaia, umea haurtzaindegira eraman nahi duzu. Zuk, Peña, etxean hazi nahi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Xabi Paya, Oihane Perea, Jokin Uranga, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hamarnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nik ez dut ofiziotarako bikotekiderik aukeratu. Zuek aukeratu beste bosten artean zuen bikotekidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Ainhoa, orduak eman dituzu kontzertu handi baterako leihatilan ilaran jarrita. Zure txanda iritsi denean, txartel hau jarri du Amaia txartel saltzaileak: "Sarrerak agortu dira". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker goiz erretiratu zinen atzo ehizera joateko. Soziedadean gosaltzen ari zarela, Amaia laguna agertu da gaupasa eginda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaiak itsasoan eman du bizitza osoa, arrantzan. Jon semea kamioilaria da, eta Gasteizko aireportutik arraina Euskal Herriko arrandegietara banatzen egiten du lan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gazte beraren barrenean elkartu zareten bi elementu zarete: Iñaki kalimotxoa eta Amaia aspirina. Koplatan, launa kopla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Albistur
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Ama aita, eta beti izan zara gainera ekologista sutsua. Zure seme den Aitorri galdetu diozu zer opari nahi duen urtebetetze egunerako eta eskopeta eskatu dizu alajaina! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume txikien gurasoak zarete biok. Ez zaizue erreza suertatzen zuen umeak entretenitzea. Helburu horrekin zuk Amaia bideoa ipintzen diozu sarritan. Jon Martinek nahiago du ipuinak kontatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñaki, etxebizitza lortzeko asmoz zabiltzan gazte bat zara. Gaur, beste aukerarik ez eta, udaletxe atarian jarri zara kanpina hartuta. Oraintxe dator Amaia alkatea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sidney-ko olinpiadetatik urrezko dominez kargatuta etorri zinen ezindua zaitugu. Hori dela eta, sekulako ospakizunak egin zituzten. Sei hilabete pasa dira. Gaur, dominei begira zaude, bakarrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa