Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Zeanuri" Pertsona: Goikoetxea, JosuBilaketa zehaztu
Emaitzak: 563
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zirujanoak zarete: esperientzia handikoa Andoni; Mendiluze, berriz, lehen ebakuntza duena. Moto istripu bat izan ondoren, oso larri ekarri dute gazte bat, eta ebakuntza mahaian hil da. Gelatik irten eta eskuak garbitzen ari zaretela oso zurbil ikusi duzu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esan didatenez, Peña, azkenaldian behin baino gehiagotan esan duzun esaldia da honako hau: "Bizitza ez da matematika". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolaritzan urte asko daramatzazue eta bide horretan une gozoak eta gaziak igaroko zenituzten. Konta itzazue mementorik gozoenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek ere edadeko pertsonen paperean jarriko ditut, baina gozo jarduteko eskatuko diet. Aspaldi, orain dela berrogeita hamar urte inguru, Andonik, mutil gaztea orduan, maitasun gutunak bidaltzen zizkion Iñaki neska pinpirinari. Baina Iñakik beste mutil bat maite zuen, eta berarekin ezkondu zen. Berrogeita hamar urte igaro dira, Iñaki alargundu egin da, gizona hil zaio, eta hiletetan, gorpua oraindino fresko-fresko zegoela, han agertu zaio Andoni bere maitasuna oraindino bere borborka, sutan, dagoela esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hementxe daukagu talaia batean eserita, itsasoari begira dagoen bikotea. Luzaro ibili dira elkarrekin, gehiegi agian. Une hau baketsua da, zoragarria. Peñagarikanok uste du Lizaso deklaratu egingo zaiola, baina Lizasok garbi dauka lagun bezala soilik nahi duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon bere neska-lagunarekin joan da hondartzara, eta belarrira goxo-goxo hasi zaio hizketan. Baina esaldi bakoitzaren ondoren "Buleria, buleria" entzuten du. Azkenean, kontzentrazioa galdu, musika entzuten den lekura joan eta hor ikusi du kotxean Unai bere neska-lagunarekin sexu jolasean. Jonek musika itzaltzeko eskatu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-24 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamasei urteko bi gazte zarete, elkarren lagunak oso. Hamasei urtetan gauza bakarra izaten da buruan, mutilek bai behintzat: neskak. Ez duzue batere ligatzen, ordea, eta elkarri botatzen diozue horren errua. Zuk, Harkaitz, Xebastiani botatzen diozu errua, duen bizarrarekin zuen adineko neskak uxatzen dituelako. Zuk, Xebastian, errua Harkaitzena dela uste duzu, ume-aurpegi horrekin neska helduagoek umetzat hartzen dutelako Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa