Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Iturriaga, Unai Lekua: "Zeanuri"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2777
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hurrengo gaia Zaballako espetxetik helarazi diguten eskutitz bat da: “Aupa lagunak! Hauxe duzue Zaballatik biok kantatzeko bidalitako gaia: Zaballako bertso eskolan egon zarete duela ez asko. Badakigu bertan trebatu eta gauza on asko ikasi dituzuela. Kanta iezaiezue entzuleei zer ikasi duzuen Zaballako meriendetan. Besarkada handi bana guztiei eta ondo pasa jaiak. Zaballako bertso eskolako kideak.”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, Martin Zabaleta zara, eta Andoni, Pasang Temba, xerpa. Duela 44 urte Everesteko tontorra partekatu zenuten ikurrina baten inguruan, eta gaur, Otxandioko herri mendizale honetan batu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Unai eta Sustrai, lagunak zarete. Zuri, Unai, amodioa era tradizionalean egitea gustatzen zaizu. Sustrairi, ordea, ohiko ez diren leku eta egoeretan. Launa bertso, zortziko txikian, Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, gizarte-laguntzailea zara, eta Amets zure bulegora etorri den herritarra da. Hiruzpalau paper sinarazi ondoren, ohartu zara, Ametsek ez dakiela irakurtzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola hartu dute txapela etxean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Labayen
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek operatu berri zareten bi transexual zarete. Gaur taberna bateko komunetan egin duzue topo. Biok ez dakizue zein komunetan sartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura handiko trena denon ahotan dabilen gaia da. Bi anaia mutilzahar zarete. Trena zuen baserritik pasatuko da. Anjel Mari urduri dago etxean pasako dituen azken Gabonak ote diren pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Politika kontuak pil-pilean dabiltza azkenaldi honetan, batez ere ETAk duela hamar egun su etena iragarri zuenetik. Konponbidea ekarriko omen duen elkarrizketa mahaiaren lau hankak zarete. Zer itxura hartzen diozue etorkizunari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jorge Oteiza zenaren izanaren bi alderdiak zarete. Andoni alderdi alaia eta Unai alderdi gogorra, tristea, isila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauza bera esateko modu asko daude. Maialen, esan zer den larrua jotzea; Xabi, maitasuna egitea; Unai, hartu-eman sexualak edukitzea; Jexux Mari, horietan zein gustatzen zaizun gehien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaietan pankarta asko ikusten ditugu han eta hemen. Zuek lau pankarta zarete, lau pankarta desberdin. Zer dago idatzirik zuen baitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zegamakoa zara / ez dakit gehiago; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Atzo kontzerturen bat / izan zala bertan Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zumarragan ez dute / juerga errespetatzen; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat denbora duzu / Zegamatik hona? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
