Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Lekua: ZumaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 509
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Gijarro
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata añorgarra da eta bestea, berriz, oikiarra; herri handiago bateko auzotarrak biak ere. Hala ere, zer aldarrikatua izango duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abizena zer da, zama, ohorea, laguntza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren Julenen jarraitzaile sutsua da. Gutun piloa idatzi dizkio, baina erantzunik ez sekula. Gaur aurrez aurre daude. Zer ote du Julenek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk, Bixente, bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu. Zuk, Aitor, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Auto desguazean topo egin duzue zuek. Jokin, zuri, autoak hogei urte iraun dizu. Zuri, Ekaitz, hogei egun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Ekaitz, baserritarra zara, eta Mantxi etxegilea. Azkenaldian sarri ibiltzen da Mantxi zure baserriko lursailei begira, Ekaitz. Eta gaur berarengana hurbildu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-04 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: SIDA delako sintomak dituzula eta, gaur eskolako ateak itxi egin dizkizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-20 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ba al dago munduan doktrinarik herrien eskubideak defenditzen dituenik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-04 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Txapela jaso ondoren bere agurra bere irakaslea den Juanito Dorronsorori eskeini zion. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-04-15 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit izango den otordurik hauxe gaberik: ogia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkeneko lau bat hilabetetan Xabier Amurizak, eztarritik izurraturik egon ondoren, ebakuntza baten beharra izan du. Hori jakin ondoren gai-jartzaileak Sebastian Lizasori galdetu zion Amurizaren berririk bazeukan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Maitasun ajentzia bat jarri duzunez, egizu haren propaganda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur goizean irratiz entzun duzu atzo gauean zurekin ibili zen mutila istripuz hil dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, Tafalla aldeko euskaldun berria haiz eta hire euskara hobetu nahiean Sebastian baserritarraren etxean sartu haiz, baserriko lanetan laguntzeko prest hago gutxienez pare bat hilabetean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-eskolako Hilarioren ahotsa entzutean zer gogoratzen dizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den igandean Aberri eguna ospatu zen eta bada jende bat dioena Aberririk ez dela. Zuretzat ba al da Aberririk, eta baldin bada zer da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa