Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "grabazioa" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2514
2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-10 Zegama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bake prozesu baten atarian omen gaude. Jokin kazetariak artikulu bat idatzi du egunkari batean. Sustraik eguneroko moduan artikulu hori irakurri du eta oso minduta sentitu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-28 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizeo berriaren alde sagarrondoen kanpaina bat bada eta zuek sagarrondoak landatzera joan zareten gurasoak zarete. Sustrai aitzurrarekin eta botak jantzita etorri da, Sarriegi hiriko jantziekin eta argazki kamerarekin, Mendiluze nola landatu behar diren azaltzen duen liburu sorta batekin eta Ametsek taloak eta xingarra erretzeko plantxa ekarri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Ander Solozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Muxu emanda agurtzen zaitu beti bikotekideak bakoitza bere lanera joaten zaretenean. Gaur goizean muxu bila joan zarenean hala esan dizu: haserre nago oraindik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kale-garbitzailea zara. Zure lana amaitu eta atseden hartzeko bankuan eseri zara. Ordu erdiz egon zara jendeak kalea berriro nola zikintzen duen begira. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etorri Sustrai txapeldun. Eta Jone... guapa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eman dezagun zu zarela delako sorgin hura, bien sakeletan egon zara; zeinetan zara gehien gustatu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sustrai, itsasoa izanen zara, eta zu, Maialen, lurra. Zer duzue elkarri esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
