Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "grabazioa" Pertsona: Ibarzabal, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1256
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete eta erdi gutxi gorabehera, Xuak, hiru urte pasatu ondoren bere amarekin, kartzelatik atera behar izan zuen, legeak hala aginduta. Nerea, zu, izango zara Olatz, Xuaren ama, eta Miren beste preso politiko ohi bat egoera beretik pasatuta dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 90 urteko emakumea zara eta itsasoa da zure konpainia bakarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Juanak bertan ditugu. Erre ez zituzten sorginen alabak, bilobak... garela aldarrikatzen dugu solstizio garai honetan. Baina, nolakoak gara gaur egungo sorginak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Nereak Bizkaikoan paper ona egin zuen. Orain, Igor, zuri proposatu dizu Txapelketa Nagusirako ea elkarrekin entrenatuko zareten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo plaza honetan Kataluniatik etorritako Castellers talde bat aritu zen giza-dorre luze bat egiten. Nerea Kataluniatik etorritakoa izango da eta plaza honetan laguntza eskatu zutenez, Iñigo agertu da laguntzeko pronto. Biak gora begira daude dorrea nola osatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errugbiko bultzadari bertsoek segida, inklusioaren alde
[Prentsa]2023-10-09. Kronika [Egunkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Finalera sailkatzea lortu du Nerea Ibarzabalek
[Prentsa]2023-11-29. Kronika [Egunkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Nerea Ibarzabal: "Maila izugarria duten bertsolariak izango ditut alboan eta uste dut ederra izango dela gaurko finala"
[Prentsa]2023-12-16. Kronika [Egunkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Oihalgintza eta bertsoa lotzeko haria
[Prentsa]2024-06-07. Gipuzkoako Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertso-tramak emango dio hasiera, Bertsolatari
[Prentsa]2020-12-09. Kronika [Egunkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Ibarzabal gailendu da Lemoan, eta erabakita geratu da finala: lehen aldiz bost emakume kantuan
[Prentsa]2023-11-24. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
