Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Elustondo, Nerea" Pertsona: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2718
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian zure herrian eraso sexual bortitzak izan dira. Lehen, ez zenion gaiari arreta handirik jartzen. Orain, ordea, bi alaba gazte dituzu etxean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Bi mila eta seira / begira jarrita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-02 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure bikotekidearen erasoak sufritzen dituzu. Berriro ere sukaldean negarrez zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok mendi tontor bat igo duzue elkarri lotuta. Gora iritsi eta irrist egin ondoren, bakoitza alde banatara erori zarete. Ez duzue elkar ikusten, baina elkar entzun bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira. Mendiluze ama eta Amets alaba. Amak alabarekin serio hitz egitea erabaki du, aurtengo urtean sei nobio ezberdin aurkeztu dizkiolako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ere eguna konturatu gabe pasa zaizu, baina etxera bidean, berriro, eguneroko beldur eta kezkak datozkizu burura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, anbulantzia gidaria zara. Deitu dizute, eta istripua izan den lekura iristean, ohartu zara zure emaztea dela hil- zorian dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-14 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txapelketa Nagusia jokatuko da aurten. Duela lau urte bezela Ekaitz eta Aitor sailkatuta daude. Aitor finalera iritsi zen, baina Ekaitz ez. Geroztik, Aitor, ohartu zara Ekaitz zure atzetik dabilela saioz saio. Papera eta boligrafoa hartu eta entzuleen artean ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Gabon zahar gauean elkar ezagutu zenuten, eta bikote lez hasi zarete. Orain arte dena ondo joan da. Gaur, Aitorrek "Zer plan?", galdetu dio, eta "Merkealdietara goaz", erantzun dio Iratxek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zuk zer egiten dezu / oholtzatik kanpora? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ta urtean zenbat bertso / botatzen dituzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seminarioan bost urte eman dituen mutila zara, Igor. Irtetea erabaki duzu eta kanpora irten zarenean, lehen laguna izandako neska hau daukazu itxaroten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek aita-semeak dira, Euzkitze aita eta Mendiluze semea. Aitak aspaldi honetan badauka maitale bat eta noizbehinka etxera ere ekartzen du, baina igarrita dago semeak gehiegi begiratzen diola maitaleari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
