Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bapatean bilduma: 2020 Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Jaialdia Urtea: 2020Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 44
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-09 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamar urteko futbolari ttipia zara Beñat. Larunbatero joaten zara jokatzeko esperantzarekin. Baina ez zara biziki trebea futbolean, ez zara biharko Messi, eta ez duzu sekula minutu bat bera ere jokatzen. Aldi honetan, erabaki duzu Aitor zure trebatzailearengana joatea horren aipatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa