Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2008 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 100
2008-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astero bezala, amonari ogia eta mermelada eramatera joan da Beñat, Txanogorritxu. Etxera heldu da, atea ireki du, baina ohean ez du ez amona eta ez otsoa ikusi, Manex, Popeye, baizik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-30 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete batzuk Aitzolen baserriaren ondoan eraikitako ehun milioiko txalet batean bizi zara, Andoni. Gaur, Aitzolek bere baratzean tomateak lapurtzen ikusi zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko gizona zara zu, Aitor. Zure etxebizitza konpartitzeko asmoz, iragarkia jarri duzu egunkarian, eta Alaia gaztea etorri zaizu arraro samar jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-23 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Gillen Hiribarren, Karmele Mitxelena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi elkarrekin zabiltzaten bikotea. Gillenen etxean zaudete, bero-bero jarri eta elkarri musuka eta laztanka hasi zarete. Orduan zu, Karmele, ohartu zara kamera bat dagoela martxan armairuaren gainean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko hamaikak dira. Oraintxe jo du txirrinak, eta patiora atera behar duzu. Baina gaur erabaki duzu ez duzula pilotan egingo, ez zarela lagunekin paseatzen ibiliko, ez zarela musean jardungo. Gaur patio erdian zaude eta bertsotan egitea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrizketa arraro bat egingo dugu orain; beraz, presta zaitezte. Hemen daukagu San Migel santua, Lizaso, eta San Migel botila, Egaña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola irudikatzen duzue Urepele hemendik ehun urtera? Nolakoa izango ote da? Zer izango ote da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Datu batzuk emango dizkizut, Aitor. KPIak 4,2 egin du gora 2007an; Euriborra 4,515ean dago; burtsa 13.000 puntu inguruan dago; dolar bat eskuratzeko 0,7 euro behar dira; Espainiako Estatuak % 3ko superabita izan du. Zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan eta ez hain gaztetan ere konplexuak izaten ditugu gure irudi fisikoaz, izaeraz edo beste ezaugarriez. Zuk, Julio, ez diezu gauza horiei kasurik egiten; zuk, berriz, Uxue ezin dituzu ahaztu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Velarde
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lehen bikotea izan zineten. Badira bi hilabete elkar ikusten ez zenutela. Gaur parrandan elkar ikusi eta Maialen inguratu zaio Uxueri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Larunbata da. Gaueko hamarretan bukatu duzu lana, eta kalean topo egin duzu oraintxe festara irten den Unai zure lagunarekin. Elkarrekin joateko gonbita egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denok ikusi zenuten nola kazetari batek Bushi zapatak bota zizkion, bada zapata horiek patentatu egin ditu batek eta aberastu egin da. Zuek biok enpresa bat sortu guran zabiltzaten gazte bi zarete; hori jakin eta esan duzue: "Jode! Antzeko zer edo zer egin behar dugu Euskal Herrian". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, irakaslea izango zara. Urteetan izan zara eskola batean irakasle, eta eskaintza jaso duzu kartzela batean eskolak emateko. Gaur duzu lehen eguna; nor izango aurrean eta garai batean zure ikasle bihurriena izan zen Xabier. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gainerako bikote guztiek bezala, hiru minutu izango dituzue librean nor baino nor aritzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaroak zazpi ditu gaur, eta egun seinalatua da: 32 urte Xalbador hil zela. Aste honetan, Arantzazuko egutegian topatu dut ondoko pasarte hau: "1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait. Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura / eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
