Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maximiano Trapero

Datu pertsonalak

Izena
Trapero, Maximiano

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Dezimagintzan ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Filologia espainoleko katedratikoa da Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatean, eta doktorea filologia erromanikoan.

Ikerketen arloan, bat-bateko poesia landu du. Erromantzeak bildu, estudiatu eta argitaratu ditu, erromantzeek Kanarietan izan duten tradizioa berreskuratzeko plan baten barruan (Romancero de Gran Canaria, 1982, Romancero de la isla del Hierro, 1985, Romancero de la isla de la Gomera, 1987, eta Fuerteventurakoa 1991n). Bestalde, Romancero Tradicional Canario (1989) eta Lírica Tradicional Canaria (1990) liburuetan ageri da egilearen ondoz ondoko lanen ikuspegi nagusi eta eguneratua. 1980 eta 1987 bitartean, gogotsu jardun zuen penintsulako erdialdeko eta ipar-sartaldeko erromantzeak estudiatzen, Madrilgo Seminario Menéndez Pidal institutuko kolaboratzaile gisa. Gaur egun, lehendakariorde da Asociación Iberoamericanana de la Décima y el Verso Improvisado erakundean.