Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Nafarroako Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Historia
Txirritak txapela jarri zuen urtean abiatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketen historia. "Bertsolari Eguna" deituriko egun handi hartarako, 1936an hiru kanporaketa burutu ziren Tolosa, Azpeitia eta Elizondon. Esan daiteke, Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zela. Baztan, Bortziriak, Malerreka, Baigorriko kantonamendua... Eskualde horiek guztiak ordezkatu zituen Elizondoko Kanporaketa hark. Ez zeuden Nafarroako eskualde guztiak ez eta bertsolari guztiak ere, baina lehen urratsa emana zen jada.

Geroz etorri zen Txapelketaren bigarren aldia, gerra ondoko eten luzearen ondoren. Príncipe de Viana erakundeko "Euskararen aldeko saila" izan zen Nafarroako bertsolaritzari piztu aldia eman ziona. Bere itzalean ospatu ziren 1960tik 1966ra Nafarroako Txapelketaren 6 edizio. Nafarroa Beherean Xalbador aski ezaguna zen ordurako eta baita Mattin lapurtarra ere. Nafarroa Garaiko bertsolariak beren burua ezagutarazteko aukera ederra izan zen Txapelketaren bigarren aldi hau. Eta zer esanik ez bertsozaletasuna hedatzeko. Bidasoa arroko bazterrak utzi eta Larraun, Basaburua, Sakana, Iruñerria... hainbat eskualdetara zabaldu zituen bertsoak bere doinuak.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak bezala, edo haren eraginez, 1979ra arte ez zen Nafarroako Bertsolari Txapelketarik antolatu. Urte hartan Paulo Yantzi saria antolatu zen eta urtez urte, garaian garaiko ezaugarriekin, gaur ezagutzen dugun Nafarroako Bertsolari Txapelketa ospatu izan da.

Faseak

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin