Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (36. 2007)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa < Euskal Herria
Hasiera data
2007-02-24
Bukaera data
2007-03-24
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
www.bertsozale.com

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Inauterietako hotsak bukatzearekin batera hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa 07, otsailaren 24an. Batzuk brometarako gogoa atzendua izango dute ordurako. Hilabeteko ibilbidea egin ondoren zenduko da, martxoaren 24an, Elizondon, eta beste batzurendako orduan hasiko da udaberria.
Ohiko maiztasunez dator, edadez aurrera doa, 36 urte beteko ditu aurten... eta gaztetzen ari da. Hori du Txapelketa honek berezko: atseden hartu eta indarberriturik itzultzeko aukera, denboran gehiegi luzatu gabe. Bertso eskoletatik datozen gazteak ere ez dira faltako, bertsolari guztien artean, Nafarroako bertsogintzan sinisteko arrazoiak egon badaudela erakutsi asmoz.

Bada azken hau aski arrazoi bertsotan egin nahi duten gazteei bidea egiten laguntzeko. Txapelketa girotzeko egiten diren han eta hemengo saiotako antolatzaile, laguntzaile, babesle eta bertsozaleei esker, bertsolaritza sustatzen jarraitzeko dagoen gogoa irrika bihur dadin.

Faseak

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (36. 2007) Kanporaketak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (36. 2007) Finalaurreak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (36. 2007) Finala
Saioak
2007-02-24 Etxarri-Aranatz Txapelketa
2007-03-03 Goizueta Txapelketa
2007-03-10 Berriozar Txapelketa
2007-03-24 Elizondo Txapelketa
Sailkapena
1. Xabier Silveria (417.5)
2. Jon Barberena (399.5)
3. Iñigo Olaetxea (396)
4. Erika Lagoma (396)
5. Julen Zelaieta (386)
6. Etxabe (382)
7. Luze (364.5)
8. Bittor Elizagoien (354.5)
Txapelduna
Silveira, Xabier
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin