Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (33. 2004)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa
Hasiera data
2004-03-06
Bukaera data
2004-03-28
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
www.bertsozale.com

Deskribapena

Weberako aurkezpena
NEGUTIK udaberrirako jauzia bertsoz eman diogu Nafarroan azken 25 urte hauetan eta aurten ere horrela eman nahi diogu. Txapelketa aurretik burutu den Bertso Ligan 22 bertsolari aritu dira kantari Nafarroa osoan barna. Izan ere, Txapelketaren helburuetako bat horixe baita: bertsoa zabaldu, ezagutarazi, landu eta, batez ere, bertsoarekin gozatu. Aurten goiz xamar badator ere, goiz bukatzeko asmorik ez du berekin.

BEREZITASUNIK ere badu edizio honek, Iparraldeko bertsolariak ez baitira arituko. Nafarroako bertsolari zenbait Txapelketaren atarian gelditzen zirela ikusirik, horiei ere aukera bat ematea onuragarria izanen litzatekeela erabaki zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Horrela, partehartzaile nafarren kopuruak 12tik 18ra egingo du salto. Geografikoki behintzat eragin nabarmena izango du honek, orain arte justu-justuko ordezkaritza zuten eskualdeek presentzia handituko dute-eta. Bortziriak da bertsolari gehien aurkeztuko duen eskualdea, 7 guztira. Araitz-Larraun, Baztan eta Sakanak hiruna ordezkari izanen dituzte eta Iruñea eta Aranok bana.

Ia bertsozalea gustura uzteko motiborik ematen duen!

Faseak

Saioak
2004-03-06 Leitza Txapelketa
2004-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa
2004-03-13 Doneztebe (N) Txapelketa
2004-03-28 Lesaka Txapelketa
Sailkapena
1. Xabier Silveira (426,5)
2. Estitxu Arozena (408)
3. Bittor Elizagoien (394,5)
4. Jon Barberena (388)
5. Juan Mari Lopez (384)
6. Xabier Legarreta (383,5)
7. Manolo Arozena (379,5)
8. Etxabe (376)
Txapelduna
Silveira, Xabier
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin