Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (45. 2021)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa
Hasiera data
2021-06-18
Bukaera data
2021-11-28
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/nafarroako-bertsolari-txapelketa
Ikusi 2977_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Deskribapena

Oinarriak
Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 27ra bitarte luzatuko dena. Horren aurretik, ordea, hiru aurrekanporaketa saio jokatuko dira ekainean, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Ekainaren 18an Igantzin, 19an Garesen eta 20an Iruritan jokatuko dira hiru saio horiek, eta 18 bertsolarik hartuko dute parte guztira.

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian -2019koan- parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2019koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 12 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 18 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik hamabik lortuko dute sailkapen txartela, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.

Urte hasieran izan behar zena pandemiak atzeratu zuen, eta udazkenera ekarri. Bitartean, hankaz gora jarri zaigu bizitza, eta bizitzarekin, bertsolaritza. Izurriak erabat moteldu du bertso plaza, eta agerian utzi du kulturgintzaren hauskortasuna. Eta beraz, txapelketak bultzada ere izan nahi du, plazak berriz indartzen joan daitezen, eta aldarri, bertsogintzaren eta kultur sorkuntzaren defentsan. Kultura, erantzukizunez, segurua da.

Bi hilabetez, Nafarroaren berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide bat bertsoarena, euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan. 29 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin aurrekanporaketak igarota, 24 izanen dira Izaban abiatuko den ibilbidean. Azaroaren 28ra arte, zortzi saiotan ariko dira, beste horrenbeste herrietan. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian elkartuko dira batzuen eta besteen bideak, finalean. Bertsolariekin batera, epaileek, gai-jartzailek, antolatzaileek eta hamarnaka laguntzaileek eginen dute posible egitasmoa.

Urteak joan urteak etorri, Nafarroako euskal kulturaren ekitaldi garrantzitsua bihurtu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Baina ez da bat-bateko lorea, urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu baizik, eta bertsolaritza transmititzeko egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Gozatu eta gozarazteko unea iritsi da.

Faseak

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (45. 2021) Aurrekanporaketak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (45. 2021) Final-laurdenak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (45. 2021) Finalaurrekoak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (45. 2021) Finala
Saioak
2021-06-18 Igantzi Txapelketa
2021-06-19 Gares Txapelketa
2021-06-20 Irurita Txapelketa
2021-09-11 Iruñea Prentsaurrekoa
2021-10-02 Izaba Txapelketa
2021-10-09 Tafalla Txapelketa
2021-10-10 Zangoza Txapelketa
2021-10-16 Doneztebe (N) Txapelketa
2021-11-01 Altsasu Txapelketa
2021-11-06 Berriozar Txapelketa
2021-11-14 Leitza Txapelketa
2021-11-19 Iruñea Prentsaurrekoa
2021-11-28 Iruñea Txapelketa
Sailkapena

1. Saioa Alkaiza (995 puntu)
2. Eneko Lazkoz (992 puntu)
3. Julio Soto (627,5 puntu)
4. Joanes Illarregi (596 puntu)
5. Xabier Silveira (592,5 puntu)
6. Xabat Illarregi (582,5 puntu)
7. Josu Sanjurjo (580,5 puntu)
8. Eneko Fernandez (573 puntu)
Txapelduna
Alkaiza, Saioa
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin