Puntua:
Arpegian bizarra
modan jarri zaigu
Otaño:
hortan zu bezela nago
ni ere testigu
baina batzuek finak
atera zaizkigu
herria zerbitzen di(g)uten
inportik ez digu.
Hil 1986-07-21
Hil 2025-07-21
Igoako (Nafarroa) Salbadoren bordan sortu zen 1943ko martxoaren 1ean. Rosa Mari Arbillarekin ezkondua, lau seme-alaba izan dituzte. Garraiolaritza bizibide, sena berezia izan du lana errazteko tramankuluak asmatzeko.
Bere garaiko gehienak bezala etxeko giroan bertsozaletu zen. Gero, lagunartean trebatu zen jendaurrerako urratsa ematea erabaki zuen artean.
Oñatin kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, 1967an, bertan egiten zen sariketa batean. 1983an hasita, hamarkada horretan 1991era arte jokatu ziren Nafarroako Txapelketa guztietan hartu zuen parte, eta baita 1986ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ere.
Garaiko bertsolari nafarrak izan zituen kantukide ohikoenak (Bautista eta Xalbador Madariaga, Joxe Miel eta Joxe Fermin Argiñarena, Josetxo Jantzi, Txomin Amorena, ...), baina kantatu zuen Joxe Joakin Mitxelena, Lazkao Txiki eta Uztapiderekin ere, esate baterako.
Sorterrian, Igoan, zendu da 2025eko uztailaren 21ean, 82 urte dituela.
Jaio 1948-07-21
Jaio 1996-07-21
Gasteizko Bertso-Eskolako kide izan da. 2012an 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketetan kantatu zuen.
80 Txapelketakoan beste urrats bat eman zen bertso doinuen idazkeran. Bertsoa idazten den moduan lerrokatu doinu idazkera ere, hau da, zortziko edo hamarreko bertsoa 8 edo 10 lerrotan datorren eran 8 edo hamar pentagrama lerrotan idazten hasi zen Txapelketa honetako liburuan. Jose Antonio Arana Martija jaunari zor diogu urrats hau emanaren meritua.