M. Lujanbio:
Hainbeste kilometro
horrenbeste buelta!
Gero ta ilunago
zeneukan kopeta
nik ere arantza bat
barruan gordeta
ekintzek aurre hartzea
ona da tarteka
hitz egiten ez gera
atrebitzen eta.
J. Maia:
Nunbait galdua degu
haserako sena
gure harremana ez da
lehen zirudiena.
Preso zein libre egon
hori ez da problema
nahiz ta barruan zauden
gertatzen den dena
zure barrua baita
agintzen duena.
M. Lujanbio:
Borrokan jardun nintzen
zerbaiten defentsan
baina bigarren gerra
gure hontan zetzan.
Luzaro segitzea
akaso hobe zan
baina nahi nun bizitza
gozatu zenezan.
Nerekin gelditzeko
ezin dizut esan.
J. Maia:
Muxu bat izan leike
betiko ituna
eta begirada bat
airezko gutuna
maitasun itsaso bat
hurrena lurruna
barruan zein kanpoan
gerta ahal zaiguna
etortzen den bezela
doa maitasuna.
M. Lujanbio:
Badator ta badoa
hori da gudua
mina edo arantza
kezka, apurua.
Burdinezkoa da orain
nere ingurua
ta bikote hau ez dut
leku segurua
lehenbizi aurkitu behar dut
neronen burua.
J. Maia:
Baina oraindik nahi det
ipuin hau mantendu
ez baitut erakutsi
nahiko fundamendu.
Kanpoan errexa da
lore ta lausengu
neguan gaude eta
hau ezin zuzendu
baina udaberriari
ez lorerik kendu.
M. Lujanbio:
Datorkeen horren ta
udaberriaren
aurrejuzkurik ez dut
egiten dena den.
Harreman haragizko
ilun xamar bat lehen
orain kristalaz bi alde
nola jarri garen
nahiago izan dedin
urrun baina garden.
J. Maia:
Hala ere neretzat
hain zera eredu
nahiz ez dudan egin nahi
otoi ta erregu.
Berriz ni ta zu gera
orain ez gaude gu.
“Maite zaitut” ja ezin
badizut bialdu
beti esango dizut
“Maite zaituztegu”.
Hil 2022-11-05
Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1950eko apirilaren 10ean. Irakasle ikasketak egin zituen eta euskara irakaslea izan zen urte askotan (HABE, Donostia).
Bertsolaritzaren arlo askotan jardun da. Bertsozaletasuna gaztetatik ernaldu zitzaion eta bertso zaharrak ikasiz barneratu zen bertsoaren munduan; gero, Xabier Amurizak Santutxun (Bilbo) abian jarri zuen taldera hurbildu zen eta hemendik eman zuen jauzia bertsogintzara. Iruñean plazaratu zen, 1982an. Saiakera batzuk egin bazituen ere garaiko txapelketa eta sariketetan, ez nen nabarmendu bat-bateko bertsogintzan, bai, ordea, bertso-jartzaile gisara, lortutako sariek erakusten duten bezala: bat aipatze arren, Loiola Irratiaren 25 urtebetetzeko bertso-paper lehiaketako 1. saria (1991). Epaile gisara, besteren artean, aipagarria da epaile gisara Zarauzko Lizardi sarian egindako lana 1983tik 1993ra bitartean.
Parte-hartze zuzena izan zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sortzeko ibilbidean; eta antolaketa alorreko hainbat batzordetan parte hartzu zuen lehen urtetan.
Bertso saioak grabatu eta biltzeari ekin zion 1980an eta, neurri handian, lan horri zor zaizkio hamarkada horretan euskal irratietan garatu diren bertso-programa asko. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea sortu zelarik (1987), bertso saioak modu antolatuan bildu eta hedatzeko proiektuan sartu zen berehala, Iñaki Larrañaga eta Laxaro Azkunerekin batera. Lan paregabea eta ikusgarria egin du bertsoen bilketan (audio grabaketak) 1980-1995 bitartean; horrez gain, garrantzi handikoa izan da bertso-hautaketan eta transkribaketan egin duen ekarpena, eta baita testigantza grafikoak (argazkiak etab) egindakoa. Guzti horren testigantza uzten dute 1988tik 1994ra bitarteko Bapatean liburuek, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989 liburuak eta, batik bat, Xenpelar Dolumentazio Zentrorako bildutako milaka bertso grabatuek. Bertsolari aldizkarirako bertso hautaketa eta transkribaketa lanak egin zituen aldizkariaren hastapenetan, eta Argia aldizkariak bertsolaritzari eskaintzen zion orrien ardura ere izan zuen aldi batean.
Literatura arloan ere utzi du bere uzta: Haur eta gazte literaturan "Haitzezko balearen altxorra" (Elkar, 1986) eta "Desafioa" (Erein, 1988), eta eleberri bat, "Joanesen ibilaldiak" (Sendoa, 1991).
Jaioterrian, Zarautzen, zendu zen 2022ko azaroaren 5ean, 72 urte zituela.
Jaio 1928-11-05
Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zen Okelar. Izen bereko baserrian bizi zen. Bertsolari bezala bere saio gehienak sagardotegi eta elkarteetan izan zituen, askotan Jon Azpillagarekin baina baita ere Patxi Etxeberria, Jon Mugartegi, Nikolas Zendoia eta beste hainbatekin.
Iturria: 2015-02-06 Hitza.
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/02/06/roman-maiz-uriguen-okelar-bertsolari-mutrikuarra-hil-da/
Bizente Aranburu jaunak bere Eliz Abesti-Sorta liburu garrantzitsuan dio Ifar Euskalerriko doinua dela hau. Gure adiskide Jabier Mendizabal arrasatearra Venezuelako partean Brasilgo mugetan dabil urteotan hango Pemoi tribuko jende artean bizitzen, eta han emakume bati harriturik entzun zizkion bi doinu ezagun eta bai grabatu ere biak. Bata doinu hauxe da eta bestea ARGI AZKORRIAN JINIK I izenekoa. Oskorrik Gabriel Arestiren bertsoak kantatzen ditu doinu honetan, BALENTIN BERRITXOARENA izeneko doinuarekin txandaka.