Periodical Performances - View details   To know more about this section

UEU. Udako Ikastaroak (2018. Iruñea) Bertsolaritza genero ikuspegitik

Irformation

Performance type
Ikastaroa
Place
Iruñea
Beginning date
2018-06-25
Final date
2018-06-26

Participants

Organizers
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
Responsibles
Artetxe, Miren
Labaka Mayoz, Ane
Participants
Alberdi, Uxue
Amenabar, Malen
Aranguren, Miren
Arbeo, Mariñe
Arozena, Estitxu
Berriozabal, Maite
Eizagirre, Ixiar
Epelde, Edur
Esteban, Mari Luz
Etxeberri, Karine
Gaztañaga, Miren
Hernandez, Jone Miren
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Labaka Mayoz, Ane
Loidi, Arantzazu
Lopez Ziluaga, Leire
Lujanbio, Maialen
Mardaras, Kristina
Miner, Kattalin
Perez Gaztelu, Elixabete
Retolaza, Iratxe

Description

Oinarriak
Bertsolaritza asko aldatu da azken urteotan, besteak beste, genero ikuspegiari dagokionez.

Publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ez ezagutzetik emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara. Eta emakume bertsolariek, plazan lekua hartzeaz gain, begirada feminista ekarri dute bertsotara, bertsolaritzaren sistema berrikusteko premia agerian jarriz.

Bertsolaritza gizartearen isla izanik, eta aldi berean gizartearen eraldaketarako tresna, interesgarria iruditzen zaigu bertsolaritzaren baitan genero ikuspegitik sortzen diren analisiei, eztabaidei zein proposamenei leku egitea.

Hala, ikastaro honetan, bertsolaritza ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu.

Ikastaroaren antolatzaile eta koordinatzaileak: Miren Artetxe, bertsolaria eta Euskal Filologian lizentziatua, eta Ane Labaka, Euskal Gaietan graduatua. Bertsolaria. Irakaslea.

Ikastaro hau Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ekin elkarlanean antolatu da.

HELBURUAK:
- Gaur egungo bertsolaritzaren alor ezberdinak genero perspektibatik aztertzea.
- Bertsolaritzaren baitan perspektiba feministak azaleratzen dituen erronkak identifikatzea.
- Bertsolaritza feminista bateako gakoetan arakatzea.

METODOLOGIA:
Bi eguneko ikastaro honetan azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruen bitartez. Bertsolaritzaren eta feminismoaren inguruan lanean edota ikertzen dabiltzan hainbat hizlariren solasaldiak izango ditugu oinarri.

NORI ZUZENDUA:
Ikastaroa bertsolaritzan edota feminismoan, edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago.

EGITARAUA:

2018-06-25 ASTELEHENA

10:15-10:30 Aurkezpenak.

10:30-11:10 Emazte bertsolarien memoriaren arrastoetatik barna / Karine Etxeberri. Kantaria, kazetaria, Politika zientzietan lizentziatua. Soziologia Politikoan masterra.

11:10-11:50 XX. mendeko emakume bertsolari bati begira XXI. mendeko talaiatik. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar. Feminista oharkabean? / Elixabete Perez Gaztelu, Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

11:50-12:20 Atsedena.

12:20-13:20 Elkarrizketa / mahai-ingurua. Gonbidatuak:

Arantzazu Loidi Garitano, Kazetaria, psikopedagogoa eta bertsolaria.
Kristina Mardaras Sedrun, Bertsolaria, Hezkuntzan diplomatua.
Estitxu Arozena Albisu, Bertsolaria, bertso-irakaslea.
Nerea Ibarzabal Salegi. Bertsolaria eta kazetaria. Kazetaritzan gradua.


13:20-14:00 Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren historia / Edur Epelde Pagola, Bilgune feministako kidea ; Miren Aranguren Etxarte, Emagin Elkarteko eta Bilgune Feministako kidea.


14:00-15:30 Bazkaltzeko tartea.

15:30-16:10 Bertsozale Elkartean Genero Taldea. 10 urteko ibilbideaz / Ixiar Eizagirre Kerejeta, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Transmisio saileko langilea eta Genero Taldeko kidea.


16:10-16:50
Arbola hazten, azala zartatzen / Maialen Lujanbio Zugasti, Bertsolaria. Arte ederretan lizentziatua.


16:50-17:00 Atsedena.

17:00-17:40 Emakume* gorputzen gainean egiten diren irakurketak eta sorkuntzarako mugimendu-marjina / Uxue Alberdi Estibariz, Bertsolaria eta idazlea.


17:40-18:20 Begirada bat gaur egungo bertsolaritzari feminismotik / Mari Luz Esteban Galarza, Antropologo feminista. EHUko ikakaslea.

18:20-18:40 Atsedena.

18:40-18:50 Itxiera.


2018-06-26 ASTEARTEA

10:15-10:30 Aurkezpenak

10:30-11:10 Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean / Jone Miren Hernandez Garcia, Antropologo feminista. EHUko ikakaslea.


11:10-11:50 Txapelaren itzala edo itzalaren txapela. Nola islatzen da hedabideetan emakume bertsolarien garaipena? / Oihana Iguaran Barandiaran, Bertsolaria eta kazetaria. Ikus entzunezko komunikazioan gradua.


11:50-12:30 Atsedena.

12:30-13:10 Bertsolaritzan garatutako umorea(k). Zeri eta nola egiten diogu barre? / Ane Labaka Mayoz, Euskal Gaietan graduatua. Bertsolaria. Irakaslea.


13:10-13:50 Gai denak ez daude jarrita / Maite Berriozabal Berrizbeitia. Gai-jartzailea. Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua.


13:50-15:30 Bazkaltzeko tartea.

15:30-16:10 Beti Bezperako Koplak / Mariñe Arbeo Astigarraga, Argitalpenen diseinu eta produkzioan goi teknikaria eta Arte Ederretako Sorkuntza eta Diseinuan graduatua. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea; Malen Amenabar Larrañaga, Arte Ederretan graduatua. Diseinatzailea, ilustratzailea eta bertsolaria. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea.


16:10-17:20 Mahai-Ingurua. Gonbidatuak:

Literatura: Iratxe Retolaza Gutierrez, Literatura kritikaria eta EHUko irakaslea. Emagin Elkarteko kidea. UEUko Literatura sailburua.
Antzerkia: Miren Gaztañaga Zabaleta, Aktorea. Arte ederretan lizentziatua.
Musika: Leire Lopez Ziluaga, Musika eta feminismoa lantzen dituen Mefsst! kolektiboko kidea.

Moderatzailea: Kattalin Miner, Kazetari, idazle eta ekintzaile feminista.

17:20-17:50 Itxiera.

17:50-18:10 Agurra.

18:10-19:00 Atsedena.

19:00-20:30 Ez da Kasualitatea! Bertso-saioa / Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte ; Bertsolariak: Miren Amuriza; Saioa Alkaiza; Maider Arregi ; Nerea Elustondo ; Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search