Periodical Performances - View details   To know more about this section

Mariano Izeta (8. 2018)

Irformation

Performance type
Sariketa
Place
Navarre
Beginning date
2018-11-16
Final date
2018-11-23
Extension
Navarre
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak
2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi.

Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo iaz abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.
Weberako aurkezpena
Zortzigarrenez, Izeta gogoan

Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Baztango Udala dira Mariano Izeta Sariketaren antolatzaileak, eta Baztango Bertso Eskola ere aritzen da finala antolatzeko lanean. 2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi.

Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiko kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.

Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.

Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo iaz abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.

Structure

Performances
2018-11-16 Irurtzun Sariketa
2018-11-16 Lizarra Sariketa
2018-11-23 Elizondo Sariketa
Sailkapena
1. Saats Karasatorre: 246 puntu
2. Josu Sanjurjo: 242,5 puntu
3. Mikel Lasarte: 242 puntu
4. Sarai Robles: 231,5 puntu
5. Irati Majuelo: 214,5 puntu
6. Amaia Elizagoien: 211 puntu
Bertsorik onena: Mikel Lasarte
Champion
Karasatorre, Saats
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search