Periodical Performances - View details   To know more about this section

Zapla! Egitasmoa (2021)

Irformation

Performance type
Bertso ekitaldia
Beginning date
2021-04-23
Final date
2021-05-15
Extension
Navarre
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak

Denetariko zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera.

Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian, Zapla! egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hain zuzen ere, ondorengo helburuak ditu:

Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea.
Kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eredu ematea.
Txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.

Zazpi saio, denetarikoak

Bertso zirkuitu bat da Zapla! bere baitan; zehatzago, zazpi bertso saiok osatuko duten ziklo bat. Zazpi herri ezberdinetan eginen dira emanaldi horiek, apirilaren 23tik maiatzaren 15a bitarte; saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Hain justu, gorago aipatu bezala, hori da egitasmoaren helburuetako bat: bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatzea, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz. Era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search