Periodical Performances - View details   To know more about this section

XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (8. 2025)

Irformation

Performance type
Txapelketa
Beginning date
2025-11-08
Final date
2026-01-31
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak
4 bertsolarirekin ekingo dio bideari XILABA bertsolari txapelketak. Bidarten abiatuko da azaroaren 8an eta finala Donibane Lohizuneko Jai Alain izanen da urtarrilaren 31n.

Lau urte pasatu dira azken Xilaba ospatu genuenetik. Pandemiako garai ilunetatik Xilaba argitsu batera egin nahi genuke bide. Xalbadorrek esan omen zuen argiak ez duela inon ilunpean bezainbat argitzen. Eta hura baino lehen ibilia zen Mari Luixa Erdozio ilunetan gaindi. Hainbat eta hainbat ilunpeko argi urratzaileri esker bizi da oraino bertsolaritza eta euskara gure lurralde hauetan.

Uztaritzen aurkeztu da 2025eko XILABA, eta han izan dira Elkarteko ordezkariak eta zenbait bertsolari. Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak eta Ortzi Idoate sustapen eragileak elkartearen norabideak eta bidezidorrak aletu dituzte. Eta horri lotuta, "Bideek bidea" izango da edizio honetako lema. Marga Berra Zubietak lema horren inguruan landu du diseinua eta grafismoa.
Hamar saio, hamar herri

Esan bezala, azaroaren 8an hasiko da Xilaba Bidarten eta bere bidea eginen du Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre zeharkatuz: Domintxaine, Ainhoa, Ligi, Aiherra, Muskildi, Hiriburu, Baigorri, Bardoze eta, azkenik, urtarrilaren 31n Donibane Lohizunera iritsiko da. Lehen fasean lau saio izango dira eta 24 bertsolarik kantatuko dute; bigarren faseak hiru saio izango ditu 18 bertsolarirekin; final aitzinekoetara 12 bertsolari sailkatuko dira; eta final egunean sei bertsolari lehiatuko dira. Parte hartzen duten 24 bertsolarietatik bederatzi dira emazteak, aurreko Xilaban baino bi gehiago. Bidean goaz. Bertsolarien adin tartea 19 urtetik 54 urtera doa, eta bost bertsolarik lehen aldiz kantatuko dute txapelketan.
Sartzeak, salgai

Saioetako sartzeak www.bertsosarrerak.eus atarian erosten ahalko dira. Saio bakoitzean lehiatila irekiko da eta bertan euskoz edo txekez ordaintzen ahalko da.
Bidekoei, eskertza

Bidean topatuko ditugu gai-emaileak, epaileak, talde antolatzailea, komunikazio taldekoa eta saioz saio laguntzera etorriko diren bertso eskoletako kide eta orotariko lagun guziak. Gure eskerrik beroena adierazi nahi genieke, beraiek gabe ez baita biderik. Era berean, urte osoan zehar babesten gaituzten bazkide, elkarte, erakunde eta enpresa pribatuak eskertu nahi genituzke.

Iluna argi dakigula bidean.

Structure

  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (8. 2025) Lehenengo Fasea
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (8. 2025) Final laurdenak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (8. 2025) Finalaurrekoak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (8. 2025) Finala
Performances
2025-11-08 Bidarte Txapelketa
2025-11-15 Domintxaine Txapelketa
2025-11-22 Ainhoa Txapelketa
2025-11-30 Ligi Txapelketa
2025-12-06 Aiherra Txapelketa
2025-12-13 Muskildi Txapelketa
2025-12-21 Hiriburu Txapelketa
2026-01-10 Baigorri Txapelketa
2026-01-17 Bardoze Txapelketa
2026-01-31 Donibane Lohizune Txapelketa
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search