Bertsos - View details   To know more about this section

2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-04-29 Zumaia Jaialdia
Conductor
Maia, Jon
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jaio nintzela mende erdi bat
ta hiru urte igaro
ezin ukatu bizitza ere
aldatu dela zeharo
baina nik gauzak garbi neduzkan
bai orain baino lehenago
gaztetan nuen sentimentua
oraindik bizirik dago:
bertsoa beti maite izan dut
Sebastian baino gehiago. (bis)

Ezin ukatu urteen joanak
digutela erasten
ezin ukatu ez dela erreza
hainbat mudantza jasaten.
Agertu ere egin behar du
besteek jakin dezaten.
Nahiz erreza dan aho zabalik
lau haizetara esaten
nik beti segi egin nahi nuke
lagunen lagun izaten. (bis)

Ezin ukatu bizitza hontan
ibili behar da kontuz
egin behar dana ahal baldin bada
bi-hiru aldiz pentsatuz
ahal baldin bada nekez damutuz
aurrez egindako tratuz
aspaldin bada joandakoak
behar bezela oroituz
maite nautenak maitatuz eta
besteak errespetatuz. (bis)