Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete.

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Aldean ditudan denak dira
amak mundura ekarriak
orain artean itxuraz behintzat
nahiko orekan jarriak
baina ispiluan aurrean jarri
ta adinaren aldarriak
pixka’t mehetu naizen honetan
hazi zaizkit belarriak.

A. Agirre:
Arrazoi dezu baina parean
nola hasiko naiz parrez?
Lehen futbolean aritzen nintzan
ta moldatzen nintzan errez
gaur mitxelinek galtzen gainetik
egiten didate ihes
ta zimurrak ez dio gezurrik
ta ispiluak ere ez.

U. Iturriaga:
Erori ote gara guztiok
itxurakerian mende?
Berrogei urtera iristear
kezkatan hainbeste jende.
Zimurrak ez dituzu hainbeste
mitxelin aizu mesede
oso guapa ikusten zaitut nik
benga esaidazu zeuk ere!

A. Agirre:
Ai baina nola Unai badezu
kaskoa hain zurituta
alperrik gabiltz edadeari
egin nahiean burruka.
Guapa nagola eskerrik asko
daukat gogoan hartuta
baina ni ere igualtsua naiz
makillajea kenduta.

U. Iturriaga:
Begiratuak sentitzen gara
seguru asko kalean
itxurak menpean hartu gaitu
geure izaera ahulean.
Estimatuko bagina ordea
luzean ta zabalean
hobe makillajezko pintzelak
ta ez bisturia azalean.

A. Agirre:
Nere itxura zertan aldatu
ebakuntza bat tarteko?
Zahartuz noa baina onartu
eta hartara hobeto.
Baju bazaude hartu tarte bat
amonangana juateko
errezetarik onena baita
autoestima igotzeko.