Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Zuk, Igor, bi urterako kontratu bat lortu duzu atzerrian. Unaik ez joateko eskatu dizu.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Kezka eta buruhauste
pasa ditut hiru aste
beste aukerarik ez daukat Unai
ez jarri hain triste.
Zatoz ez joateko eske
ezin dut egin hainbeste
lanik ez duzu ta agian zeu
etorri zaitezke. (bis)

U. Iturriaga:
Moldatu gara urteetan
euroan eta pezetan
hau ere pasa liteke Igor
diotsut benetan.
Ni zurekin joan zertan
han egoteko penetan
afaria prest izan dezazun
beharretik bueltan? (bis)

I. Elortza:
Zu ezezkoan jo ta ke
kezka duzula bitarte
baina bizi nahi al duzu bada
nigandik aparte?
Beraz afaia bastante
kontra izan zenezake
larunbat eta igandetan neuk
prestatu nezake. (bis)

U. Iturriaga:
Hara bidai eta gastu
nahiz ta hemen bizi estu
joanda ere ezingo zara
Igor aberastu.
Maitasunak nau ni laztu
zuk gauzarik ez nahastu
zuk ere aukera bi dituzula
ez zazula ahaztu. (bis)

I. Elortza:
Arrazoia duzu lagun
inor ez gara errudun
baina bi urtean baino ez dut behar
atzerrian jardun.
Elkarrekin gau ta egun
gu kanpoan bi euskaldun
eta benetan jakingo dugu
elkar maite dugun. (bis)

U. Iturriaga:
Beraz niretzako lana
zailtzen zait hor panorama
edo geratu edo Txinara
joatea zugana.
Hara! Daukat gogor fama
hau bukatzen da laztana
ez dut nahi Made in China izatea
gure harremana. (bis)