Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita-semeak zarete. Zu Igor, semea, spinning-eko irakaslea zara. Fredi aita jubilatu berri da, eta spinning-eko ikastaroan hasi da gaur zurekin.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Fredi Paia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:

Atetik ikusi ta
a ze zartakoa
ia begietatik
irten zait malkoa
gaur lezio batekin
baduzu nahikoa
ur botellina ekarri
ta ez zahatoa. (bis)

F. Paia:

Ez dago ardo edanda
ein ezin dan lanik
fundizioan urte asko
eman dut nik
makina ta atso hauekin
hemen ikusirik
ordaintzen al dizute
seme honengatik?


I. Elortza

Oso ondo ordaintzen
dute aita entzun
ta zeuk’e aginduei
ganorez erantzun
nik nire kuloteak
utzi nahi nizkizun
baina ez nago ziur
sartuko zaizkizun. (bis)

F. Paia:

Nik hezi nahi zintudan
txuleta onak janez
baina etxea bete
zan ume jakanez
utzi ba praka hoiek
zure aitaren senez
kulotea baduzu
baina ipurdirik ez. (bis)

I. Elortza:

Aita zuretzako hau
berandu da jada
gaur ere jango zenun
baba platerkada
ezin al zenun egin
lagunen erara
mendira trankil joan
perretxikotara. (bis)

F. Paya:

Gimnasioa hurbilago
dagonez etxetik
aita aguantatu behar
duzu seme oraindik
juan Igortxungana
amatxuk esan dit
daukan pixu apurraz
desagertu aurretik. (bis)