Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-28 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-28 Baiona Jaialdia
Conductor
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Lizeo berriaren alde sagarrondoen kanpaina bat bada eta zuek sagarrondoak landatzera joan zareten gurasoak zarete. Sustrai aitzurrarekin eta botak jantzita etorri da, Sarriegi hiriko jantziekin eta argazki kamerarekin, Mendiluze nola landatu behar diren azaltzen duen liburu sorta batekin eta Ametsek taloak eta xingarra erretzeko plantxa ekarri du.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
16

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-28 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Uste nuen metafora bat zela
nahiz sagarrondoak irten
beti bezala ariko ginela
talo batzuen egiten.

S, Colina
Ametsek xingarra ta txorizo
denak plaka hortan gordez
ta Aitorrek aitzurra landatu du
sagarrondoaren ordez.

A. Sarriegi
Webgunerako propaganda ere
ezin da egin nolanahi
nik argazkia egingo dizut
has zaite lanean Sustrai.

A. Mendiluze
Hamar liburu ekarri eta
nik asmatu det jakina
lan guztietan behar du norbait
zertan dabilen dakina.

A. Arzallus
Bat bere liburu guziekin
bestea turisten martxan
dudatan nago bi horietan
nor jarri behar dudan plantxan.

S. Colina
Nere bota ta nere aitzurra
etorri naiz ni haatik
ni zuzenean bidali naute
Laborantza Ganbaratik.

A. Sarriegi
Ahaleginean saiatu naiz ni
baina ez zuen irten nahi
mugituxea irten da eta
makur zaitez berriz Sustrai.

A. Mendiluze
Bere aitzurra, bota, txapela
ta etxetik Sustrai irten
baina esaerak dio “Jantziak
ez du frailea egiten”.

A. Arzallus
Nik hiru talo eginen ditut
zuentzat plantxa betean
ea zuhaitz bat landatzen duten
hauek hiruen artean.

S. Colina
Fraileak ez du jantzia egiten
edo alderantziz tira!
Hemen lanean bi ari gera
eta bi fraile begira.

A. Sarriegi
Bigarrena ere mugitu egin zait
zerbait gaizki badaukat hor
etxean utzi dut tripodea
utzi liburuak Aitor.

A. Mendiluze
Ametsek ere plantxa ta guzti
badauka nahiko delitu
gaur sartutako sagarrondoen
sagarrak erre nahi ditu.

A. Arzallus
Baina aitzur ta plantxa, Sustrai ta
biak jarririk batean…
Nik uste hauek ikasi zuten
beste Lizeo batean.

S. Colina
Aitor argazkiak hartu ta hartu
hori da gaurko egia
hurrengo urterako egina dago
Seaskako egutegia.

A. Sarriegi
Tori kamara eman aitzurra
ez da ta ezer pasatzen
ateraidazu argazkitxo bat
sagarrondo bat landatzen.

A. Mendiluze
Txukun jantzi ta posean jarri
eta kamaraz eskua
noizbait Aitor zuk beteko dezu
koordinatzaile postua.