Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Larogei urteko aiton-amonak zarete. Maialen amonak, etxeko berogailua garestia dela eta zu Andoni, aitona, basora bidali nahi zaitu surtarako egurra egitera. Launa bertso, zortziko txikian Andoni hasita.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Egiten dun hotzakin
nola kristo irten?
Egurrik ez al dago
hemen txoko baten?
Ulertzen dut: ondotik
ez nazakezu ken;
beste modu batera
esan zenezakeen! (bis)

Lujanbio:
Keba, nere ondoan
nahi zintuzket, hara,
baina horrela biok
izoztuko gara.
Andoni, zu jartzea
nere gain hontara,
izara bat jartzea
bezelakoa da. (bis)

Egaña:
Erantzun behar dizut
amona polita,
nik daukadan bakailau
sikuaren pinta,
flako nagola eta
hainbat kalapita...
Hau konpondu liteke
bat sarri jarrita. (bis)

Lujanbio:
Beraz sarri jartzeko
zure abisuak,
basora juan nahi ez
aitona txintxoak.
Ze-nolako hotzikarak,
ze dardarizoak,
eroriko zaizkigu
hortza postizoak! (bis)

Egaña:
Gu biok hortzak kas-kas,
hauxe hotzikara!
Hortatikan arrazoi
izan dezu, hara!
Holakorik hotzari
ezin zaio laga,
jarri berriak ditut
ta a ze putada! (bis)

Lujanbio:
Zuri hezurrak zaizkizu
bapo nabarmendu,
hezur junturak eta
azala gailendu;
ni azkenaldian naiz
dexente gizendu,
baina zure dardarrak
hotsa ateratzen du. (bis)

Egaña:
Nere hezur junturak
zarata almazen,
baina basokoari
ezetz diot ozen.
Sarri jolastu ginan
gaztetan hain xuxen,
haiek gogoratuaz
berotu gaitezen. (bis)

Lujanbio:
Zoaz, maite, basora
umil eta trebe,
ta gutxinez ekarri
dozena bat lore.
Gure garai zahar haiei
hainbeste amore...
Gaur ez zaigu berotzen
memoria ere! (bis)