Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-09-09 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur egun badirudi gehiengoak zer egin, horrela mugitzen garela. Gehiengoak hala uste du, gehiengoak hala egiten du... Besterik ez da agertzen egunkarietan ere. Baina kanta itzazu Maialen gutxiengoa izatearen plazerak.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Norbera bada bakarra baino
besteak beti gehiago;
disimuloan ta artaldean
joatea igual nahiago.
Baina batzutan gutxiengoan
gaude ta ordun akabo!
Gutxiengoak beti amets bat
dauka gerorako klaro;
eta amets bat bizi duena
beti bizi-bizi dago.

Euskal Herria da adibide bat
estatuen arteko argi
ta Euskal Herri barruan ere
gutxiengoak nabari;
contracorriente dihoan harek
bidea luze ta haundi
baina pauso oro izan dezake
plazer txikitxo bat sari:
bere buruai fidela dela
ez besteren esanari.

Mundiala ta globala baita
egungo mundu ankerra
amen esaten ez duen hura
peligrosoa, okerra;
bide nagusi hori baino're
politago da bazterra;
gutxiengoa izatea da
benetan zaila den gerra;
hain zuzen ere zaila delako
da bide hori ederra.