Bertsos - View details   To know more about this section

2006-07-09 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-07-09 Lezama Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Lekue, Etxahun
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain dela bi ordu etxean zeundeten sofan etzanda, eta hona etortzeko gogorik gabe. Kantatu benetan zuen burutik pasa zaizuen agur hori. Benetan pentsatzen zenuten hori.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-07-09 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Tourra ikusten nengoen lasai
telebistan ze turrada!
Siesta eginez ze lasaitasun
ze logura, ze patxara!
Gaurkoan ere bertsotara joan
botatzera bi txorrada
mapa mundian agertzen ez den
auzo txiki batetara. (bis)

E. Lekue: Gogorik ez ta irribarrea
erakusten hemen gabiltz;
gaur da finala ta niri horrek
zelan ez eiten daust diz-diz
baina kantatu egin behar dot
Goitioltzan bestetan aldiz;
saioa aurreratu egingo eben
España sailkatu balitz! (bis)

A. Arzallus: Ah ba nik neukan kriston gogoa
ta ilusio itzela!
"Gaur egin behar dut saio haundi bat
erantz dezaten txapela";
noiz abituko pentsatzen nengon
ohe gainean nengoela...
Ez da hala baina kantatu behar da
halaxe balitz bezela. (bis)

I. Elortza: Bertso saioa suspenditzeko
domeka aspergarri baten
inoiz desastre naturalen bat
txarra be ez da izaten;
lainoak batzen dabiz zeruan
uda sargoria aurten
ta desiatzen nago kristoren
kazkabarra hasi daiten. (bis)