Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Pantailan irudi bat ageri da: Parisko auto erreketa.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru bertsotan gai hau azaltzen
ez da izango hain sinple
Paris aldeko bazter auzotan
zenbat leku satelite!
Nere begiez bakarren batzuk
ikusiak dauzkat nik'e.
Ene Frantzia omen zinela
liberte ta egalite...
Hori guztia gezur bat dela
gazte hoiek badakite.

Ene Frantzia aurrerakoia
garbia ta demokrata?
Barne ministro Sarkozy jauna
nahiko pertsona non grata.
Gazte horiei "zaborra" deituz
prentsan eman digu lata.
Gizonak jakin beharko luke
txorakeriak lagata
sua ez dela inoiz itzaltzen
egur gehiago botata.

Neroni ere hori ikusteak
sortzen dit kristoren pena;
bazter auzotan galdua dago
bizitza itxaropena:
eskolarik ez, lanik apenas
bide itsua da dena.
Guk geuk ikasi beharko dugu
hori izango da onena
gure herrian ez gertatzeko
Parisen gertatu dena.