Bertsos - View details   To know more about this section

2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (37. 2005. Donostia)
Performance
2005-01-22 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Arlauza eder bat kanpo ta barren;
kurutze haundi bat gainean hurren.
Hemen gaituk gu iraganari
astindua ematearren. (bis)
Denbora hartan pozarren
henbilen hor txit nabarmen
baina zentra hadi arren!
Ahaztua al daukak aurtengo urteko
abenduak zer dakarren?
Bat eta bi ta hirugarrena
izango al da laugarren? (bis)

A. Egaña:
Nik goxo-goxo zaitut igurtzi
ta zuk kolpera lepotik eutsi!
Txapelketaren itzala al da
gaurko saioan nagusi? (bis)
Nahiz ta zuk gaur ez sinetsi
badet nahikoa lizentzi
beharko det txapeletsi;
zuk zeuk lortua lortu nahi det nik
eta ez da horren gutxi:
markarik ez det jarri nahi baina
arrastoa nahi det utzi. (bis)

X. Amuriza:
Hire txapelen abiadura!:
batetik bira, bitik hirura;
laugarrena ere aurten eraman
nahi omen huke burura. (bis)
Ez diat min eman gura
baina ez badik ardura
konparazio modura
inoiz Francoren sasoia etorri
ohi zaidak pentsamendura
noiz demonio bukatuko den
Egañaren diktadura! (bis)

A. Egaña:
Ni ez naiz Franco, ez naiz armada
errima ez da fusil ilara;
laugarrenikan ez da joango
hiru txapelen pilara (bis)
ez bainaiz iristen jada
lehenago nuen mailara;
gehienez ere islada.
Aitorrek frente hitza bota du
ta frente kopeta bada
Aitor ez dabil hain gaizki baina
geu ere osatzen gara. (bis)

X. Amuriza:
Nahiz ta lau urte helduko zala
ondorioa da printzipala
eta Egaña otzan dabil gaur
nahiz ta baduen itzala. (bis)
Gazteak badabiltzala
eta lekuko Kursaala.
Donostik entzun dezala:
bertsolaritzan gerta liteke
politikan ez bezala:
igual zure kontra lortuko
dugu frente nazionala. (bis)

A. Egaña:
Aspaldi hartu zuk atsedena;
erretiratu, hori al da dena?
Oraindik ere Xabier dezu
Chanquetek zuen kemena. (bis)
Sei hilabete barrena
preparatu litekeena!
Apunta zaite hurrena;
gauzak aldrebes irtenda ere
izango zera zaharrena;
nik laugarrenik ez det desio
jantzi zeuk hirugarrena! (bis)

X. Amuriza:
Egitekoa nik egin nuan
zertako nahi dut ezer buruan?
Gaur gaurkoa da hirugarrena
irabazia zenduan. (bis)
Laugarrena abenduan
dago denon akorduan
ez jarri hortaz minduan.
Irabaztea bada egin zak
beti ohi dukan graduan
ta galtzekotan ere galdu zak
ez dudatzeko moduan! (bis)