Bertsos - View details   To know more about this section

2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (23. 2007. Bilbo)
Performance
2007-05-12 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bartra, Oihana
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Paia, Fredi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek txikitan lagun-lagunak zineten. Hala ere hamar urte elkar ikusi barik pasatu dituzue. Gaur, kalean elkartu zarete. Kontatu zertan zareten berdinak, zertan aldatu zareten...

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia: Aiba Arkaitz al zara?
Ze zorte zenbat poz!
Hil zinala uste neban
ta hau mekauen zotz!
Halakorik ez jakun
tokau behar inoz!
Orain nago iragana
aritzeko asmoz:
ostutako kromoak
non arraio dagoz? (bis)

A. Estiballes: Garai hartan kromoekin
jolasten genbiltzan
ta lapurtzen nizkizun
nik zure gerizan.
Lapurra beti lapur
dogunez bizitzan
askoz lapurragoa
ezin neike izan:
oin BBVn nago
ta zuzendaritzan. (bis)

F. Paia: Berba hoiek non dute
munduan tokia?
Zuretzako lanpostu
guztiz egokia;
beti izan zara lapur
haundi bildurtia
beti praka zaharrekin
zure aitzakia.
Jarraitzen du txikitan
bezain gezurtia. (bis)

A. Estiballes: Zuk maite zenituen
bertso ta kantua
badakit hortarako
zendun talentua
gero anai bat hobea
irten zan kontua...
Ondino bertsolari
hori meritua!
Nahi badozu emango
deutsut kreditua. (bis)

F. Paia: Bat-batean Arkaitzek
zenbat egi dion!
Anaia bat baneukan
bai hobea inon
ta txapel bat deutsie
orain gitxi emon;
baina orain hamar urte
ai zenbat zorion!
A ze kokotekoak
ematen nizkion! (bis)

A. Estiballes: Orduan ginen gazte
lerdo ta mukizu
ta zu astokilo bat
ni ai zenbat izu...
Baina orain puesto bat
diru eta pisu
eta bi goardaespaldas
ere ditut aizu;
kokotekoak honek
emango dizkizu! (bis)

F. Paia: Beraz jarraitzen duzu
betiko peskizan:
astegunez lanean
domekaz elizan.
Txikitan elkarrekin
txiripaz genbiltzan
ia hamar urte barru
gaur gu gauden gisan
topatzen garen eta
txarrago ez den izan! (bis)

A. Estiballes: Gaztetan egin genun
hamaika pintada!
Polizia atzetik
barre eta algara...
Utopia hoiek ahaztu
nituen nik hara!
Zu be PNVkoa
ja izango zara...
Urteak aurrera joan
espabilau behar da! (bis)
F. Paia: Ez nik ondino daukat
bihotzeko sena:
bereizten dut arazo
haundi ta problema;
ez naiz diruzalea
ez astakirtena.
Jarraitzen duzu lehen
zinan bezain pelma!
Ez ikusiarena
eingo dut hurrena. (bis)

A. Estiballes: Ez ikusia egin
bazaude aurrean
bota duzu arrazoi bat
behintzat azkenean!
Ni han goian despatxuan
naukazu lanean
ta lehengo lagun zaharrak
garenez planean
etorri zaitez zerbait
behar duzunean. (bis)