Bertsos - View details   To know more about this section

2007-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihane Perea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-08-05 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Mendiguren, Irati
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Perea, Oihane
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal prentsa arrosako lehen programa da ETB1en; platoan zaudete laurok eta zuzenean hasteko segundo batzuk falta dira.

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Telebista (ETB)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihane Perea

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Prentsa arrosan Euskal Herrian
ohitu gabeak daude ta
egin batzuek konta ditzagun
beste batzuek gordeta.

J. Agirre: Egiak gorde esaten dezu
hori al da gure lana?
Bestela ere gezurra bada
munduan zeinek esana!

A. Egaña: Julian Muñoz bizirik dago
baina amodioa hil...
Entzun dudanez orain Pantoja
Agirren atzetik dabil.

O. Perea: Hori notizi primizi bat da
ez dago esan beharrik.
Euskal Herrian ez dira behar
kontu marroiak bakarrik.

S. Lizaso: Dirudienez jendea dago
bertsolariei begira
eta txapeldun jauna bera ere
burua galtzen ari da.

J. Agirre: Ia norbaitek libratzen nauen
Pantoja horren gaitzetik!
Nik ez dadukat alde haundirik oain
aurretik eta atzetik.

A. Egaña: Pantoja zure atzetik dabil bai
izan degu horren berri
nik kontseju bat emango dizut:
galtzak goraxio jarri.

O. Perea: Ba nik gauean ikusi ditut
bestelako kontu batzuk:
hogei urteko neska batekin
Laudiokoa dela uste dut.

S. Lizaso: Hogei urteko neskakin Joxe
hori egia aibala!
Nik ikusi nun baina uste nun
biloba izango zala.

J. Agirre: Hogei urteko neska batekin
nola kontatu afana?
Bakarrik ere pasatu leike
nerekin konforme dana!

A. Egaña: Hogei urteko nexka gazte bat
besarkatzeko aukera;
propio bera joaten zan Joxe
fotografoen aurrera.

O. Perea: Prentsa arrosa bilatzen zuen
ta bilatu oso nahita;
hau Euskal Herrian daukagun
Julio Iglesiasen aita.

S. Lizaso: Ez dakit eta galderatxo bat
daukat luzatu beharra:
buru gorri ta pekosoa al da
Oihane horren senarra?

J. Agirre: Horren senarra ez dakit zer dan
ta ez dit inportik batere
Oihane behintzat nik maitatzen det
senarrik ez balu ere.

A. Egaña: Xebastianen karikatura
Xerapiona zan kasik
baina hori ez du Oihanek senar
tarteka maitale baizik.

O. Perea: Ezkondu gabe seme batekin
ta pekatari itzela
txoritxu batek hori esan dit
pekatuan bizi dela.

S. Lizaso: Ez ikaratu ez degu ezer
txoritxoak esatea
gaur pekaturik astunena da
pekatu ez egitea.

J. Agirre: Andretxo maite izan dituzu
hartu-eman ta tratuak
orandik ere bizi al dira
lehengo apaizen kontuak?

A. Egaña: Programa rosa hontan azkenik
nolako huskeri pila!
Audientzia jeisten ari da eta
bat desmaiatu dadila!

O. Perea: Telecincotik zer ein behar den
nik oso ondo dut ikasi:
benga Sebastian bero dago-ta
alkandora kentzen hasi.

S. Lizaso: Utzi alkandora ta jar gaitezen
politikoei begira:
lehengo alkatea eta berria
kumunean biltzen dira.

J. Agirre: Baina gauza hori bai al zendukan
hemen zertako esanik?
Gasteizen inor ba ote dago
kumunera joate ez danik?

A. Egaña: Alfonso Alonsok bazuen nahia
Lazkozek bazun sasoia
baina rolloa etetera joan zan
lehengo Cuerda santurroia!

O. Perea: Baina hori be komunera doa
nahiz izan hainbat bertute
herri honetako alkateek
tronoa bertan baitute.

S. Lizaso: Nun eta komonean elkartu!
Ausart, ez nitun espero;
eta dena galdu liteke han
bonbari tira ezkero.

J. Agirre: Zorioneko kumon hori da
gaurko hizketagai mardula
okerrena da handik kanpora
kaka egiten degula!

A. Egaña: Uste dit Joxe berriro ere
protagonista haizela:
hemengo andre politiko bat
Agirre dek hi bezela.

O. Perea: Gaur eguneko telebista hau
dago aldaketaz beteta:
orain bagoaz ta gero dator
Miss Euskadi lehiaketa.