Bertsos - View details   To know more about this section

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-04-28 Itsasu Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gernika, pakearen herria. Hirurogeita hamar urte. Oroitzapenak. Ospakizuna. Merezi du gogoratzea? Ospatzea?

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Sarraskiaren sinonimoa
da Gernikaren izena
denok gogoan izango degu
aspaldian pasa zena.
Omenaldiak eta ekintzak
prestatzea errezena
baina "pakean hiri" deitzea
agian ez da zuzena.

U. Iturriaga: Koadro bati esker bihurtu bada
bonbaketa denen lagin
agintari ta mila gorbata
hara biltzen dira arin.
Gogoratzeak mereziko du
berriz gertatu ez dadin
nere galdera da orain arte
zergatik ez duten egin.

A. Mendiluze: Komeni zaigun gauzatarako
ez degu oroimen faltik
baina askotan ahaztutzen gera
garbi esan gabe zergatik.
Bonban hotsa ta koadro polit bat
gelditu ziren hartatik
orain koadroa Madrilen dago
ta bonbak, bueno, ez dakit.

U. Iturriaga: Ibarretxe jaun zibernetiko
bakea behar da esaten
bien bitarte beste batzuek
bakea lortu dezaten.
Eta mundua mila bonbakin
jendeak ze eroapen?
Bagdagek ere koadro polit bat
eukiko du egun baten.

A. Mendiluze: Eta guretik mila irudi
igual bana ditzakegu;
gaur ere berriz ez da Gernika
pake onaren eredu.
Alemaniarrak heldu ziren ta
haiek ziren ta ginen gu;
orain zein ta zein aparte jarri
nork banatuko ote du?

U. Iturriaga: Ez dut zalantzan jarriko gero
orduko jentean mina
ez dut zalantzan jartzen nik gaizki
gaizkile batzuk egina
baina zalantzan bai ipintzen dut
jende askoren dotrina:
leihoan azkar aldatu zuten
Rojigualda ta Ikurriña.

A. Mendiluze: Zeuk esan dezu ta neuk ez nuke
egokiago esango
askon barruan ez direlako
hain desberdinak izango.
Zein ez ditugun omendu behar
ustez esan degu ondo
eta malko bat biktimentzako
orduko eta oraingo.

U. Iturriaga: Baina samina nola egoten dan
ahaztua edo lotan
zergatik eta nola piztu da
juxtu hauteskundeotan?
Historiak ze aldaketa ditun
ohartu naiz urte hontan
igual berrirakurriko dugu
Pello Urkiolaren bertsotan