Bertsos - View details   To know more about this section

2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Mikel Laboaren "Herria eta hizkuntza" kantuaren hasiera entzun da megafoniatik.

Description

Melody
Iragan egun batez
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

People
Laboa, Mikel

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Altaboz hoietatik
entzun dugu hotsa
belarri barruraino
sartzen da zorrotza.
Aurten ere negua
gogorra ta hotza.
Herria da gorputza
hizkuntza bihotza
eta arima berriz
Mikelen ahotsa.

M.Lujanbio:
Heriok biziari
hartu dio txanda
nunbait bazen Mikelen
kantuen demanda.
Lurtar guziontzako
galera izan da
ahots bat joan baita
lur hontatik landa
eta gure bizitzen
zati bat joan da.

A.Arzallus:
Umetan ezagutu
nuen nik izena
ahots goxo sotila
ez zena ozena.
Baina gerora sortuz
joaten da problema
transmititzen du mina
transmititzen pena.
Betirako ez dela
horixe txarrena.

I.Elortza:
Mikelek egin zuen
sekulako lana
melodiaz kantatuz
besteren esana.
Xalbadorren bertsoak
ere geuregana.
Baina zergatik egin
behar dugu drama?
Bien omenez edan
daigun ardo bana.

M.Lujanbio:
Ardo bana edanda
topa egin berez
mundu hontan betiko
ere ez gaudenez.
Oteiza ta Xalbador
joan ziren aurrenez
Gero Mikel Laboa
joan da eurak lez.
Eurak joan ziren baina
eurek emana ez.

A.Arzallus:
Ta oraindik bizi dira
ahotsez ta kantuz
eta guk gogoratzen
ditugu espantuz.
Baina orain begira
bi izenak lotuz
Baionako rugbiko
matchei begiratuz:
frantsesez mintzo dira
Hegoakkantatuz.

I.Elortza:
Orduan onena da
hara joatea
ta haiek gogatzeko
kapaz izatea
besteen lanari eman
geuk errematea.
Bizitza ez da hiltzen
herritar maitea
geuri tokatzen zaigu
segida ematea.

M.Lujanbio:
Ta beraiei segiko
diegu jakina
sekula ahaztu ez dedin
euren imajina
euren ondarea ta
kanturako grina.
Barkatu bersio hau
gure ahalegina
desafinauta baina
bihotzez egina.

A.Arzallus:
Baina segiko degu
hiruok tabernan
euskaraz hitz eginez
solasean teman
eta mesedez kantu
bat jarri aukeran.
Agur Mikel maitea
joan zaite hegan
ta Xalbador zenari
eskuminak eman.