Bertsos - View details   To know more about this section

2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu.

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Telebista (ETB)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Insalushura nungoa degun
zein ez ote da jakinda?
Garai batean onuragarri
orain edatean min da
mineral eta indar guztiak
nunbait dauzka aldeginda
han alkatesa jarri zenetik
dena ozpindu egin da. (bis)

I.Murua:
Han eta hemen zer esan pranko
entzule zuk alajaina!
Baina askotan esanagatik
jendeak entzun ezina.
Hartu ezazu euskal pastilla
eztarrian lizipaina
Muruan ahotsa entzungo dezu
Xebastianena aina. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Hauteskundeak gainean dira
jendeak daukan antsia!
Zapatero da otso gaiztoa
ardi larrua jantzia.
Eman botoa PNVri
horrek badu garrantzia
PNV da askatasuna
eta independentzia. (bis)

A.Egaña:
Zuk bertsolari eduki mahaia
Minor puruez beterik
ez degu esango ez dula egiten
biriketako kalterik.
Hala're erre neurririk gabe
ta erre zazu askerik
hiltzen bazera ez da izango
lan istripu bat besterik. (bis)

S.Lizaso:
Hor konpon ura! Baina cavatik
nik ezin dut egin barau
eta aukera daukatenean
tragoa egiten diot rau!
Ana honekin pasa izan ditut
nik neuk ez dakit zenbat gau
baina ondotik joaten denean
burukominez uzten nau. (bis)

I.Murua:
Gero alkoholemi kontrol hoietan
zer-nolako gurutzea!
Batek euskeraz besteak erderaz
konplikatu ulertzea.
Ertzantzarako inposible da
euskaldunak topatzea
aurrerantzean aholkatzen da
Ertxantxa ahoskatzea. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Larunbat eta igandeetan gaur
badago hainbat esames
eta gazteak dibertitzea
bere gogo eta amets.
Gure aholkua entzun ezazu
oraindik gazte zaudenez
eta kontuz ze hartu nahi dezun!
"Droga gabe atsedenik ez". (bis)

A.Egaña:
Hau ETBren promo bat degu
zatoz lehenengo katera!
Programa ona besterik ez da
sartzen ETB1era.
ETB2a arratsaldeetan
la letxe eta la pera!
ETBn ez da zentsurarikan
inoiz ipintzen gainera.
Bueno geroni lotsatu eta
autozentsuratu gera.

S.Lizaso:
Inok ez pentsa hoinbeste kalte
egiten dunik edanak:
asko dirade istripu ondoren
ospitalera eramanak
ospitalera joandakoan
akabo arazo danak
puntuak bertan lortzen baitira
bidean galtzen diranak. (bis)

I.Murura:
Txapelketa da badakizue
noski aurtengo urtean.
Politikoak sari ematera
tabladuraino joatean
astebete bat zozkatuko da
agroturismo batean
bertan txistua ahalik altuna
jotzen dutenen artean. (bis)

A. M. Peñagarikano:
Langile denek hil azkenean
jasotzen dute soldata
beren soldata jasotzen dute
baina ederki kostata.
Lan egin zazu baina seguru
lema horrek noiz du data?
Ez ezazula batere egin
askoz segurugo da-ta! (bis)

A.Egaña:
Azkenengoa bota beharko
ta geuk kendu degu, pena!
Murua jaunak botatakoa
iragarpen nabarmena
txapelketako txistu hots eta
agroturismoarena
hain xuxen degu PNVko
afiliatu batena.